Albisteak
2025 2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Iruñeak bat eginen du bihar asteartez Home Movie Day egunarekin, hau da, orain dela urte batzuetatik hona afizionatuek egindako filmak emateko egunarekin . Nafarroako Filmotekak, zehazki, 1940tik 1980ra egindako film amateur batzuk pantailaratuko ditu, guztiak ere azken hilabeteotan berreskuratutakoak. Saioa doan izanen da eta 20:00etan hasiko da.
Nafarroako Filmotekak hainbat eginkizun ditu; besteak beste, Nafarroarekin zerikusia duten ikus-entzunezko materialak berreskuratzea. Horrenbestez, ateak zabalik ditu Nafarroan ekoiztu edo filmatu diren film eta ikus-entzunezko guztiak jasotzeko. Beraz, ez ditu soilik jasotzen Nafarroan jaiotako zinemagile, gidoilari, teknikari eta aktoreek parte hartutako lan profesionalak, baizik eta Nafarroa bera, bertako historia, kultura eta pertsonaiak edukiaren osagai diren lanak ere bai. Azken pelikula horietako aunitz era afizionatuan edo familiartean egin izan dira, eta Filmotekarako ere interesgarriak dira (baita familia-ekitaldien grabazioak ere).
Datorren irailaren 2an, ostirala, Nafarroako Filmotekako proiekzioen aretoak asteroko programazioari helduko dio berriro, zinema-ziklo berriekin. Lehenengo proiekzioa aire zabalean egindako saio berezia izango da, doako sarrerarekin, Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikinaren atzeko zelaigunean. 22:00etan, Pink Floyden musika Mendebaldea auzora iritsiko da, Pink Floyd The Wall film mitikoaren eskutik. Filma Alan Parker-ek zuzendu zuen 1982an eta Pink Floyd rock-talde britainiarraren The Wall albumean oinarrituta dago. Taldeak unerik onenak XX. mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetan bizi izan zituen.
Nafarroako Filmotekak lau zinema-zikloz osaturiko programazioari emanen dio hasiera maiatzean: Nafarroa Filmotekako Artxiboetan (Nafarroarekin zerikusia duten pelikulak, guztiak ere Nafarroako Filmotekako edo beste filmoteka batzuetako funtsetan gordeak daudenak), François Truffaut. Zinema-desioa, INAAC Panorama (Nafarroarekin zerikusia duten film luze berriak), eta Punto de Vista 2011ko saridunak (aurtengo jaialdi dokumentalean saritutako filmak). Filmotekan, era berean, beste erakunde batzuek antolatutako zinema-zikloak emanen dira. Argibide eta xehetasun guztietarako, jo webgune berrira: www.filmotecanavarra.com.
Nafarroako Filmotekak Nafarroa Filmotekako Artxiboetan izeneko zikloari helduko dio maiatzaren 5ean, Nafarroarekin zerikusia duten pelikulak ezagutzera emateko, guztiak ere Nafarroako Filmotekako funtsetan edo beste filmoteka batzuetakoetan gordeak daudenak. Holako film sortak urte osoan emanen dira eta, oraingo honetan, hasteko, ikus-entzunezko hiru lan emanen dira, hirurak ere Iruña gai harturik: Pamplona, 1928; Pamplona; eta, Rincones y nostalgias de Pamplona I. Sarrera doakoa izanen da, eta saioa 20:00etan hasiko da.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.