Artxibo Filmografikoa
Aurkezpena Funtsak Zerbitzuak Materialen bilketa Dokumentuak

Altxor filmografikoa material fotokimikoko 3.500 bat dokumentuk eta euskarri magnetiko eta optikoko 3.000 dokumentu inguruk osatzen dute. Funts horiek 120 bat gordailu eta dohaintza familiarrek eta Nafarroako zinemagintzako ekoizpenen lege-gordailuak osatzen dituzte.

Gainera, Saide eta Golem banatzaile nafarren gordailuak eta desagertutako Canal 4ko ikus-entzunezko artxiboa daude.

Berreskuratzea

Berreskuratzea

Ahaztu diren arren, ondare balio handia duten material horiek guztiak berreskuratzea da egindako ekintza nagusietako bat. Artxiboak, Liburutegiarekin lankidetzan, material horien berreskurapena sustatzeko eta herritar guztiei hurbiltzeko kanpaina bat abiarazi du.

Zaintzea

Zaintzea

Zinematografia arte berrienetako bat dugu eta oso bizkor hondatzen da. Horregatik, material horiek tenperatura eta hezetasun jakin batzuetan biltegiratzen dira, kontrol zorrotz batekin. Horrela, ondarea ongi babestu eta zaintzea da Filmotekako Artxiboak duen zeregin nagusia.

Zaharberritzea eta digitalizazioa

Zaharberritzea eta digitalizazioa

Gordailuak eta dohaintzak zorrozki aztertzen dira, bai haien kontserbazio egoera, bai gela teknikoan kontserbatzeko behar diren neurriak zehazteko; gela horretan berariazko ekipoak daude material horiek behar bezala erabiltzeko. Material bakoitzari buruzko txosten bat egiten da, digitalizatu ahal izateko moduko egoeran dagoen zehazte aldera. Prozesu horren amaieran, kopia digital bat ematen zaie gordailugileei edo emaileei.

Katalogazioa eta dokumentazioa

Katalogazioa eta dokumentazioa

Dokumentu filmografiko guztiak datu-base batean erregistratu eta deskribatzen dira. Erregistro horietan, obren informazio tekniko-artistikoa jasotzen da, bai eta materialen deskribapena eta egoera fisikoa, kontserbazio-beharrak, erreprodukzio- eta zaharberritze-lanak eta material horietako bakoitzaren erabilera baldintzak ere.