Albisteak
2025 2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Nafarroako Filmotekako Artxiboa film-dohaintzak jasotzeko irekia dago
Nafarroako Filmotekak hainbat eginkizun ditu; besteak beste, Nafarroarekin zerikusia duten ikus-entzunezko materialak berreskuratzea. Horrenbestez, ateak zabalik ditu Nafarroan ekoiztu edo filmatu diren film eta ikus-entzunezko guztiak jasotzeko. Beraz, ez ditu soilik jasotzen Nafarroan jaiotako zinemagile, gidoilari, teknikari eta aktoreek parte hartutako lan profesionalak, baizik eta Nafarroa bera, bertako historia, kultura eta pertsonaiak edukiaren osagai diren lanak ere bai. Azken pelikula horietako aunitz era afizionatuan edo familiartean egin izan dira, eta Filmotekarako ere interesgarriak dira (baita familia-ekitaldien grabazioak ere).
Hori dela eta, nafar herritarrak animatu egiten ditugu beren pelikulak Nafarroako Filmotekara ekar ditzaten (formatuotan: S-8 mm, 8mm, 9,5 mm, 16 mm eta 35 mm-tan). Dohaintza oro agiri baten bidez formalizatuko da jabearen erabilera-eskubideak gordetzeko, eta Filmoteka arduratuko da pelikulak ahalik eta baldintzarik onenetan mantentzen. Kopia digitalizatuko da, eta jabeak jaso eginen du Filmotekaren eskuetan utziko dituen filmen kopia bat, betiere DVD formatuan. Nafarroako Filmotekak, gainera, aurtengo udazkenean, jendaurreko saio bat antolatuko du jendeak emandako filmen zatiak pantailaratzeko.
 
Gaur egun, jadanik badago herritarrek utzitako filmez eta Nafar Gobernuak erositako, babestutako eta diruz lagundutako pelikulez osaturiko funts bat. Azken urteotan, hainbat film-dohaintza edo film-gordailu egin dira Filmotekaren alde. Nabarmentzekoak dira, esaterako, Amalio Salaverrik, Alberto Zozayak, Alberto Cañadak, Antonio José Ruizek, Adrián Martínez “Hamsi”-k, Golemek, Saidek, Cine Club Luxek, Jesús Baztánek eta Miguel Urabayenek utzitako filmak.
 
Neurri horren azken xedea da ondare dokumental paregabearen galera ahal den heinean eragoztea, gure mendearen lekukoa baita. Nafarroako Filmotekak, beraz, mundu zabaleko beste zinematekekin batera, lagundu eginen luke Nafarroari buruzko memoria gordetzen. UNESCOk berak, izan ere, hauxe esan baitzuen irudi mugimendudunak gorde eta zaintzeari buruz, 1980ko adierazpenean: "...irudi mugimendudunak herrien nortasun kulturalaren adierazpena dira eta, hezkuntzari, kulturari, zientziari eta historiari begira duten balioa dela eta, nazio baten kultur ondarearen osagaia dira."
 
Inork pelikula zaharrak eman edo gordailatu nahi baditu, jar dadila harremanetan gurekin filmoteca@navarra.es helbidean edo 848 424759 telefonoan.
itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.