Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Rebels of the Neon God

Urriaren 9a, ostirala
20:00

     Hsiao Kang gazte bitxi eta barnerakoia gurasoekin bizi da herrixka batean, eta herrixka hori utzi eta Taipei hiri liluragarrira joango da. Han hiriko kaleetako bizitzak eta makina-aretoek liluratuko dute. Berehala, noraezean dabilela, halabeharrez Ah Tzerekin topatuko da, Ah Kuei neska ederra gorteiatuko duen gaizkile gaztearekin. Ah Kueik izotz gaineko patinaje-aretoan egiten du lan. Hsiao Kang-ek bere bizitza gaizto ikusiko du, Ah Tze eta haren neskalagun Ah Kueiren bizitzari erabat lotua, eta haiek zelatatzen ariko da itzaletatik.
 
   Tsai Ming-Liang-en lehen film luzea da, eta bertan etorkizuneko pelikulen estetika ezarriko du: muturreko errealismoa, hartualdi luzeak, sakoneko ikuspegia eta enkoadraketa formalista, narratiba aurkakoa, plano zuriak; txoko hezeak eta ilunak, eta hondakinak hiri modernotik alde egiteko aukera gisa; norbanako isolatuak eta zoroak; atmosfera nihilista eta munduaren amaierarena; uraren metafora; desiraz betetako pertsonak,…
 
   Pelikularen izenburu txinatarrak Txinako mitologiako jainko nerabea aipatzen du, aitaren aurka egiten duena. Asaldura Tsairen estilo oldarkorraren etengabeko marka da: Hollywood aurkakoa eta narratiba kontrakoa. Gay pertsonen, bi-sexualitatearen edo intzestuaren aurkezpenarekin, Txinako etika tradizionalaren aurka eta patriarkatu heterosexualaren hegemoniaren aurka egingo du gogor.
 
   Ondorengo sariak jaso ditu: Golden Horse Award (Taiwango zinema-sariak) soinu-banda onenarentzat; Hirugarren Saria Tokyo International Film Festival Jaialdian; Opera prima Onena Nantes 3 Continents Festival-ean; Pelikula Onena Torino Film Festival-ean; edo Epaimahaiaren Sari Berezia Singapore International Film Festival Jaialdian.
Qing shao nian nuo zha, Taiwan, 1992
 
Zuzendaritza eta gidoia: Tsai Ming-liang.
Argazkia: Liao Pen-jung (K)
Musika: Huang Shu-Jun
Antzezleak: Lee Kang-Sheng, Chen Chao-Jung, Wang Yu-Wen, Jen Chang-pin, Miao Tien, Lu Hsiao-lin.
 
Hizkuntza: JB mandarin eta taiwandarreran gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 106 min.

Sarrera: 3€

10 Emanaldirako Abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 2a, ostirala, 20.00
A Time to Live and a Time to Die

Urriaren 16a, ostirala, 20.00
Cape n. 7

Urriaren 23a, ostirala, 20:00
Hear Me

Urriaren 30a, ostirala, 20:00
Seven Days in Heaven