Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Hear Me

Urriaren 23a, ostirala
20:00

     Taipei, 2009. Huang Tian-Kuo gaztea gurasoen jatetxean prestatutako janaria banatzen aritzen da. Horrela, Lin Yang-Yang ezagutuko du, Hsiao-Peng ahizpa zaharrenaren igeriketa-karrerari bizitza eskaintzen dion kaleko artista. Biak gorrak dira. Ama hil eta gero, aita Afrikan kristau misiolari dagoela, bi ahizpak ahal duten moduan atera behar izan dute bizimodua. Yang-Yang-ekin zeinuen hizkuntzaren bidez komunikatuko da Tian-Kuo, eta, azkenean, hitzordu batera gonbidatzea lortuko du. Beranduago, ordea, ahizparekin istripua izan ondoren, Yang-Yang-ek harreman hasiberria utzi egingo du. Tian-Kuok, hala ere, ez du erraz etsiko.
 
    Taiwango zinema berriaren eredua. Herrialdeko eta estreinatu den lekuetako publikoa bereganatu du, apaltasunarengatik eta hirukote protagonisten sinpatiarengatik (bi ahizpa gorrak eta mutila). Soinu banda eta goxotasun-giro orokorra medio oso ondo hartuak izan ziren pantailan indarkeria fisikoaren eszena gehiego ikusten diren herrialdean.
 
   Aktore nagusiak saria jaso zuen Taipei Film Awards-ean, eta filmak publikoaren saria eskuratu du Osaka Asian Film Festival Jaialdian.
Ting shuo, Taiwan, 2009
 
Zuzendaritza eta gidoia: Cheng Fen-Fen.
Argazkia: Chin Ting-Chang (K)
Musika: Baby C., Kay Huang
Antzezleak: Eddie Peng, Ivy Chen, Yanxi Chen, Bei-an Lo, Mei-Shiu Lin.
 
Hizkuntza: JB txineraz, ingelesez eta zeinuen hizkuntzan, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 109 min.

Sarrera: 3 €

10 Emanaldirako Abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 2a, ostirala, 20.00
A Time to Live and a Time to Die

Urriaren 9a, ostirala, 20:00
Rebels of the Neon God

Urriaren 16a, ostirala, 20.00
Cape n. 7

Urriaren 30a, ostirala, 20:00
Seven Days in Heaven

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información