Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

A Time to Live and a Time to Die

Urriaren 2a, ostirala
20.00

     Haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko filma, zuzendariaren haurtzaroaren eragin handiarekin. Herrikide asko bezala, Hou-ren familia kontinentetik Taiwan-era joan zen 1948. urtean, eta ez zuen itzultzeko gaitasunik izan. Pelikulan, herentzia kulturalak banandutako familiaren generazio-jauzi gero eta handiagoa jorratzen da.
 
   Pelikulak, Un verano con en el abuelo (1984) eta Dust in the Wind (1986) filmekin batera (azkena Filmotekan ikus ahal izan genuen Taiwan-go zinemari 2014ko urtarrilean eskainitako aurreko zikloan), Hou-ren trilogia osatzen du; hots, Taiwan-go gerraosteko adin-nagusitasuneko hiru ipuinena, norbanakoen historia mikroskopikoen bitartez. Giro sozial kolektiboa nahiz jasandako trantsizio politiko eta ekonomikoa erakusten dute.
 
    Izenburuarekin (Tiempo para vivir, y tiempo para morir) adierazi nahi da hazkundea ez dela soilik bizitzaren fase bat, baizik eta nahitaez galerak izaten ditugun eta amaiera hilgarrira zuzentzen gaituen prozesua ere bai. Alemaniako Heidegger filosofoak "heriotzarako izan" bezala adierazten du.
 
    Ikusmeneko hainbat metaforek edo metonimiek osatzen dute, eta paisaiak inpaktu emozionala eragiten du ikusleengan. Haurtzaroarekiko begirada nostalgikoan eta Taiwan-en 80ko hamarkadako modernizazioaren eta urbanizazioaren aurreko landa-bizitzako errepresentazio lirikoetan oinarritzen da pelikula.
 
   Txinako zinemaren saria lortu zuen Taiwan-en (Golden Horse) gidoi orijinal onenaren eta aktore-zerrendako aktore onenaren izenean. Epaimahaiaren Sari Berezia Asia-Pacific Film Festival Jaialdian, FIPRESCI Saria Berlinen, Epaimahaiaren Sari Berezia Torino Film Festival of Young Cinema Jaialdian edo Amerika/Europakoa ez den Film Onenaren Saria Rotterdamgo International Film Festival-ean.
Tong nien wang shi, Taiwan, 1985)
 
Zuzendaritza: Hou Hsiao-hsien.
Gidoia: Shu T’ien-wen, Hou Hsiao-hsien.
Argazkia: Mark Lee Ping Bin (K)
Musika: Wu Chu-chu
Antzezleak: You An-Shun, Tang Ru-Yun, Tian Feng, Mei Fang, Hsiao Ai, Hsin Shu-Fen.
 
Hizkuntza: JB mandarin, hakka eta taiwan-eran, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 138 min.

Sarrera: 3 €

10 emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 9a, ostirala, 20:00
Rebels of the Neon God

Urriaren 16a, ostirala, 20.00
Cape n. 7

Urriaren 23a, ostirala, 20:00
Hear Me

Urriaren 30a, ostirala, 20:00
Seven Days in Heaven