Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cape n. 7

Urriaren 16a, ostirala
20.00

    Aga Hengchun-go gazte bat da, Pingtung, Taiwan irlako hegoalde aldeko hiria. Taipei-n rock musika-karrera kaskarra egiten hamar urte igaro eta gero, amore eman eta etxera itzuliko da amorru biziarekin eta frustrazioarekin. Tomoko-k, Taiwan-en lan egiten duen japoniar modeloak, hondartza-kontzertua antolatu behar du Hengchun-en, soilik tokiko talentuekin. Baina kostako hiri txiki horretan zaila da bandako kideak biltzea. Aga, orain umore txarreko postaria, Tomoko-rekin elkartuko da banda bat osatzeko, eta, entrega ezin daitezkeen "maitasunezko zazpi gutunen" magiari esker, maitale-bikote liskarzale bihurtuko dira.
 
   Filmak ustekabeko arrakasta lortu zuen leihatilan 2009. urtean, eta, era horretan, Taiwan-go zinema berehala berpiztu zen, 1990. hamarkadako etenaldi luzearen ondoren. Wei Te-Shen zuzendariak Edward Yang-ekin egin zuen lan 90. hamarkadaren erdi aldera. Eta beharbada horregatik, Cape No.7 filmak, arrakasta ekonomikoa lortzeaz gain, Taiwan-go zinema berriak jende arruntaren eguneroko bizitza erakusteko zuen eragina ere erakutsi zuen: Taiwan-go paisaiaren hartualdi panoramikoak; etorkinen gizartearen etnia, hizkuntza eta kultura ugari; Taiwan-go historia kolonial konplexua,… Nahiz eta maitasunezko historia eta herri-melodrama kontatu, Cape No.7 filmarekin honako hauen gaineko eztabaidarako bidea ireki da: Taiwan eta Japoniaren arteko maitasun-gorroto harremana, Taiwan-go iparraldearen eta hegoaldearen arteko oposizioa, hiria-herrialdearen arteko gatazka eta Taiwan-go baliabide naturalen esplotazio kapitalista.
 
   Argazki Onenaren eta Musika Onenaren Sari Nagusia eta Publikoaren Saria 2008ko Taipei Film Awards-ean. Bigarren Aktore Onena, Partitura Orijinal Onena eta Abesti Onena Golden Horse Awards-ean. Sari Nagusia Asian Marine Film Festival Jaialdian. Hawaii International Film Festival: Halekulani Golden Orchid Award for Best Narrative Feature.
Hái-kak chhit-ho, Taiwan, 2008
 
Zuzendaritza eta gidoia: Wei Te-Sheng.
Argazkia: Chin Ting-Chang (K)
Musika: Fred LU, LO Chi-Yi
Antzezleak: Van Fan, Chie Tanaka, Ma Ju-Lung, Ying Wei-Min, Min Hsiung, Joanne Yang, Ma Nien-Hsien, Johnny C.J. Lin, Kousuke Atari.
 
Hizkuntza: JB mandarin, taiwan, paiwan eta japonieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 130 min.

Sarrera: 3 €

10 Emanaldirako Abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 2a, ostirala, 20.00
A Time to Live and a Time to Die

Urriaren 9a, ostirala, 20:00
Rebels of the Neon God

Urriaren 23a, ostirala, 20:00
Hear Me

Urriaren 30a, ostirala, 20:00
Seven Days in Heaven