Screwball Comedy depresio ekonomikoaren seme izan zen, aberats eta pobreen arteko ezberdintasuna, New Deal-en gorakada intelektual eta kulturala, emakumearen egoera sozialaren aldaketa eta feminismo mota berri baten sorkuntza ikusi daiteke. Abiadura handiko komedia bat da, oso injeniotsua, pozonduta dauden elkarrizketaz betea, bi esanahi ikusi daitezke esaldietan. Gainera nonsense delakoa antzeman daiteke eta baita “sexuen arteko gatazkari buruzko” satira handia ere, sexuaren errepresentazio metamorfikoetan. Humore ergela gustuko dute, kontrola ezinak diren egoerak, pertsonaia arraro edo eroak, logika arrazionaletik ihes egiten dute eta dibertigarria denarengana joaten dira, arau sozialetatik ihes eginik.
Aurrekoetan gertatu den bezala, liburu bat editatuko da zikloarekin batera: Screwball Comedy.Gozatzeko bizi, Filmotekako takilan erosi daitekeena.