Nafarroako Filmatekak eta Arkitektura eta Gizartea Fundazioak antolatutako Hiria zinema klasikoan zikloaren baitan, asteazken honetan Carlos Marañón izango dugu gurekin, Manuel Hidalgo zikloaren komisarioarekin batera.
Carlos Marañón Cinemanía aldizkariaren zuzendaria da 2008tik, eta hainbeste aldizkarietan idatzi du ere, El País, La Vanguardia, 20 minutos eta Rolling Stone esate baterako, eta Canal+ eta Cadena Ser kateetako kolaboratzailea da. Gainera, zinemari eta futbolari buruzko hainbat liburu eta monografiatan idatzi eta parte hartu du, besteak beste, Barullo en el área. El fútbol en 50 películas fundamentales eta Fútbol y cine. El balompié en la gran pantalla.
William Wyler zuzendariaren Vacaciones en Roma komedia erromantikoa aurkeztuko du, Gregory Peck eta Audrey Hepburn protagonista dituena.