Albisteak
2025 2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Horrela izan zen Zine Tailerraren bosgarren edizioa
Zinema tailerra Nafarroako Filmoteka/Nicdo-ren ekimena da, eta esperientzia praktiko eta intentsibo baten bidez hizkuntza zinematografikoa hurbiltzea du helburu. Tailerra Julio Mazarico zinemagile nafarrak eman zuen, urtero bezala.
Zinema tailerra Nafarroako Filmoteka/Nicdo-ren ekimena da, eta esperientzia praktiko eta intentsibo baten bidez hizkuntza zinematografikoa hurbiltzea du helburu. Julio Mazarico zinemagile nafarrak ematen du eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
 
Baluarten egin da, eta aurten bi deialdi izan dira, lehen deialdiaren plazak azkar bukatu ziren eta. Datorren irailaren 5ean, Nafarroako Filmotekak bere ikasleek egindako eta interpretatutako film laburrak proiektatuko ditu.
 
Tailerrean, oinarri didaktiko eta entretenigarri batetik abiatuta, sorkuntza zinematografikoko intentsibo bat egin da: nozio teorikoetatik eta gidoiaren idazketatik hasi, eta azken filmazio eta muntaketaraino. Berrikuntza gisa, aurten jauzi bat eman da aurreko edizioekin alderatuta, eta, lehen aldiz, lehenengo eta bigarren deialdietatik aterako diren film laburrak soinudunak izango dira.
 
Ikasleek saio teoriko dinamikoak izan dituzte, aurretik Nafarroako Filmotekan Boulevard Aretoan proiektatu diren laburmetrai eta luzemetraietan oinarrituta, ikus-entzunezko errealizaziorako diseinatutako espazio zabala. Bestalde, bere film laburra filmatzeko espazio ugarien artean, tailerreko parte-hartzaileek Baluarteko gune berezietan egin ahal izan zituzten bere eszenetako batzuk, hala nola Ganbera Aretoan, Areto Nagusian edo kamerinoetako korridoreetan. Koiuntura aprobetxatuz, bisita gidatua eskaini zen.
 
Tailerraren ikuspuntuari esker, mundu guztiak hainbat lan egiteko aukera izan zuen: kamera operatu, pertsonaia bat interpretatu edo eszena bat zuzendu. Era berean, ikasleek hala eskatuta, errodajea amaitu eta denbora batera, elkarrizketa pertsonalak egin zitzaizkien, zinemaz betetako egun hauetan izandako esperientzia konta zezaten.
itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.