Albisteak
2025 2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
ZINEMA BEACH BALUARTERA ITZULTZEN DA ZINEMA FAMILIARRA ETA HONDARTZA GIROAREKIN
Aurtengo edizioan ikusleek Up, Con faldas y a lo loco, Mary Poppins, El golpe eta Grease film ezagunak ikusi ahal izango dituzte, guztiak pantaila erraldoian eta ingurune berezi batean. Zinemaz gain, etzaulkiak, jatetxe-zerbitzua, aisialdirako gunea eta hainbat sorpresa izango dira.
Baluarteko ‘hondartzak’ berriro irekiko ditu ateak uda honetan. Aurreko edizioetako arrakastaren ondoren, Erakusketa Aretoa udako zinema ikusteko hondartza berezi bilakatuko da berriro, NICDOk antolatutako Zinema Beach zikloaren emanaldi berri batean. Zehazki, uztailaren bigarren hamabostaldian genero ezberdinetako bost "klasiko" proiektatuko dira –2024ko edizioan baino film bat gehiago–, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin eta familia osoaren gozamenerako pentsatuta.
 
Alberto Cañada Zarranz Nafarroako Filmotekaren arduradunaren hitzetan, programa honek "familiako zinema onena, komedia, suspensea, musika eta malko gutxi, fantasia, irudimena eta, batez ere, inoiz ikusten nekatzen ez garen film hilezkorraz elikatzen dira; bizitzan behin gutxienez ikusi beharreko filmak". Hain zuzen ere, ikusleek Up, Con faldas y a lo loco, Mary Poppins, El golpe eta Grease film ezagunak ikusi ahal izango dituzte, guztiak pantaila erraldoian eta ingurune berezi batean. Zinemaz gain, etzaulkiak, jatetxe-zerbitzua, aisialdirako gunea eta hainbat sorpresa izango dira.
 
Zinema Beach 2025 ostegunean hasiko da, uztailaren 17an, animaziozko zinemaren ezinbesteko izenburu batekin: UP (2009), Pixarren film txalotua, abentura, umorea eta samurtasuna uztartzen dituena, doluaz, adiskidetasunaz eta hasiera berriez hitz egiteko. Up Canneseko Zinemaldia ireki zuen lehen animaziozko filma izan zen (2009) eta 2 Oscar sari irabazi zituen –Animaziozko Film Onena eta Jatorrizko Soinu Banda Onena– eta Film Onenaren izendapena jaso zuen, mugarri bat animaziozko film baterako.
 
Uztailaren 22an, asteartean, komediaren klasiko bat eta generoko film onenetako bat proiektatuko da: CON FALDAS Y A LO LOCO (Some Like It Hot, 1959); zeinekin Billy Wilder zuzendariak sexualitate eta genero garai hartako tabuak hautsi zituen. Filma honek Baluarteko 'hondartzara' ekarriko du mafiaren sarraski baten lekuko izan diren eta ihes egiteko emakumez mozorrotu beharrean dauden bi musikariren istorioa. Marilyn Monroe, Tony Curtis eta Jack Lemmonen emanaldi bikainekin, film honek Jantzirik Onenaren Oscar saria irabazi zuen, eta beste sei izendapen lortu zituen, Zuzendaritza eta Aktorea barne; gainera, Film Onenaren Urrezko Globo bat (Komedia edo Musikala) irabazi zuen. Proiekzio honekin Tony Curtis eta Jack Lemmon omentzen dira, 2025 honetan 100 urte beteko bailituzkete.
 
Hilaren 24an, osteguna, Disney-ren filmik nabarmenenetako bat proiektatuko da: MARY POPPINS (1964). Filmak XX. mende hasierako Londreseko Banks familiaren bizitza aldatzeko zerutik jaisten den umezain magiko baten istorioa kontatzen du. Filma National Film Registry-k babesteko aukeratu zuen eta sekulako iraultza ekarri zuen familiaren zinemara. Oscar sarietarako 13 izendapen jaso zituen, eta horietatik bost irabazi zituen, Julie Andrewsentzat Emakumezko aktore Onena eta Jatorrizko Abesti Onena barne.
 
Zinema Beach 2025 jaialdiaren laugarren proposamena uztailaren 29an, asteartean, izango da: EL GOLPE (1973, The Sting), Paul Newman eta Robert Redford aktoreek osatutako bikote bikaina protagonista duena. Komedia korapilatsu eta iruzurti honetan bi iruzurgilek lagun baten heriotza mendekatzeko kolpe bat prestatzen dute. Soinu-banda ahaztezinarekin, El golpe filmak 7 Oscar sari lortu zituen, Filmik Onena, Zuzendaritza eta Jatorrizko Gidoia barne, eta iruzur-zinemaren klasiko bihurtu zen.
 
Eta egitarauaren azken hitzordua ostegunean, hilak 31, iritsiko da, zinemako musikala biziberritu zuen GREASE (1978) fenomenoaren proiekzioarekin. Filmak John Travolta eta Olivia Newton-John ditu protagonista, eta Danny eta Sandyren arteko maitasuna kontatzen du. Grease-en bikote honek 50eko hamarkadako gizarte eta musika konbentzioei aurre egin beharko diete Rydell institutuko ikasgeletatik. Film honen soinu-banda inoizko salduenetakoa bihurtu zen, You're the One That I Want bezalako abesti ikonikoekin. Hain zuzen ere, publikoak abesti hau eta beste ezagun batzuk kantatu eta dantzatzeko aukera izango du filmaren emanaldian zehar, zeina karaoke formatuan iritsiko da ingelesezko letrak azpititulaturekin.
 
Saio bakaitzerako sarrerak 6€ balio du eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-puntuan eros daitezke. Hondartzaren irekiera 20:00etan izango da eta bertan publikoak afaltzeko edo aldez aurretik txosnagunean zerbait hartzeko aukera izango du, baita chill-out gunean giro-musikaz gozatzeko. Gainera, azken edizioetan bezala, aisialdirako gune bat egongo da, eta bertan vóley pista bat egongo da, besteak beste.
 
Eta 2024ko udan bezala, Zinema Beachera "hondartza moduan" joateak saria izango du. Horretarako, hainbat promozio berezi errepikatuko dira: hondartzako aulkiarekin udako zinemaz gozatzera joaten direnek izozki bat eramango dute opari gisa; familiarekin edo koadrilan datozenek, eta, gainera, hondartzako janzkera ekartzen dutenek, kontsumizio bat lortuko dute (garagardoa, ardoa edo freskagarria); flotagailuarekin, igerilekuko txanoarekin eta hawaiiar alkandorarekin joaten direnek garagardo bat eta krispetak lortuko dituzte; eta hondartzaz gozatzera etortzen direnek, saio bakoitzeko filmaren gaiarekin bat datorren mozorroa jantzita, krispetak lortuko dituzte eta bi lagunentzako esperientzia esklusibo baten zozketan parte hartuko dute.
itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.