Albisteak
2021 2020 2019 2018
"Filmoteka Nafarroan" jaiotzen da
Filmoteka Nafarroan, Nafarroako Filmotekaren zinema-programazioa Nafarroako hainbat Toki Entitatetara eramaten duen proiektua da.

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, Filmoteka sortu da Nafarroan/Filmoteka Nafarroan, Nafarroako Filmoteka bertan egoteko plan berria

Proiektu horretarako, Nafarroako hainbat toki-erakunde (TTEE) Filmoteak proposatutako programazio-sare batean parte hartzeko gonbita egin zitzaien –egokitzetako iradokizunak kontuan hartuta-, eta dagoeneko , lehen etapa amaitu da, parte hartuko duten lehen herriak zehaztu baitira

5 herri: Altsasu, Estella/Lizarra, Leitza, Tafalla eta Corella izango dira proiektuaren hasierako etapa honetako protagonistak. Toki-erakundeei deialdia egin ondoren eta baldintzak betetzen dituzten hautagai-zerrendak aztertu ondoren hautatu dira. Horretarako, interés berezia jarri da Filmotekak berak Iruñeko egoitzan kudeatzen dituen proiekzio-baldintza teknikoak eskatzeko. Hauek dira hurrengo hilabeteetarako hitzartutako saioak:

Alsasua/Altsasu (Iortia Zentroa):

• 21/10/18 - Cholitas (Jaime Murciego, Pablo Iraburu, 2019)
• 21/11/22 - Esculpiendo la historia. Joxe Ulibarrena
(Ángel Garro, 2013)
• 21/12/20 - Zumiriki (Oskar Alegría, 2019)

Estella/Lizarra ( Los Llanos Zinema):

• 21/10/20 - Neskatoak (Ion Abril, 2016)
• 21/11/41 - Penitencia (Pili Múgica, 2017)

Tafalla (Centro Cultural Tafalla Kulturgunea):

• 21/9/22 - Los últimos de la Mejana (Patxi Úriz, 2019)
• 21/10/20 - Córtate el pelo (Marino Goñi, 2016)
• 21/11/24 - Montejurra 76, Claveles rojos para un adiós (Iratxe Pérez, 2016)
• 21/12/15 - Motxila 21 (Iñaki Alforja, 2016)

Corella ( María Villar Díaz Zinema):

• 21/12/2 – La etnografía de Navarra a escena (Bilketa-Mutua, 2019)

Leitza (Udal-zinema):

• Baieztatu gabe

Hasierako porposamenak lotura estua du Nafarroako zinermaren programazioarekin eta Forums Zinema sortzearekin, obren egileek parte har dezaten; hala, tokiko sormena zabaldu eta bultzatzeko . Proiekzioaren eta solasaldiaren dinamika izango da saio horien ezaugarri nagusia.

Saioak hilean behin eginen dira egoitza bakoitzean, eta prezioa euro batekoa izango da, Zinematekaren “Nafarroako Filmoteka” zikloko saioetan bezala.

Tafallak hartuko du proiektu berri honen lehen Saioa, eta “Los últimos de la Mejana” (Patxi Uriz, 2019) proiektatuko ditu aste honetako 22an, 20:00etan, Tafalla Kulturgunean. Errealizadorea bertan izango da.

itzuli