Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Fanny "pelopaja"

Urtarrilaren 21a, osteguna
20:30 - Baluarte

    Estefanía Sánchez, Fanny ‘Pelopaja’ izenez ezaguna duen ile hori oxigenatua dela eta, Bartzelonako emagaldu bat da eta harreman sadomasokista bat du Andres Gallego poliziako ofizialarekin; hark bere maitale Julian atxilotzeko erabiltzen du, arma trafikatzailea berau, zeina, azkenean hil egiten duen. Polizia, Fanny-ri tratu txarrak ematen dizkiona, polizia-kidegotik kanpo botatzen dute egiten dituen gehiegikeriengatik. Delitu txikiengatik kondena bat baino gehiago bete ondoren, Fanny-k Andres nondik nora dabilen jakin ondoren, zeinak, furgoi blindatuen enpresa batentzako zinpeko zaindari gisa egiten duen lan, mendeku hartzen du.
   Thriller  erotiko horretan, Vicente Aranda-k urratsa bat harantzago eman nahi izan zuen mendeku hartzearekin obsesionatutako dagoen emakume bat eta polizia ustel bat aurrez aurre jarriz lurralde komun eta balizko bakarrean: ohean, hain zuzen, baina gudu-zelai gisa ulertuta, non, Fanny (Fanny Cottençon aktore frantsesa) eta Gallego (Bruno Cremer) harreman sadomasokista batek lotzen dituen, bietako baten suntsipenarekin soilik amaituko dena  
   Filma Andreu Martin-en Prótesis (1980) eleberri enblematikoaren bertsio librea da.
 
     Andreu Martin-ek (Bartzelona 1949), psikologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. 1971 eta 1979 artean, komikien gidoilari gisa aritu zen lanean jada desagertuta dagoen Bruguera argitaletxearentzako eta baita kolaboratzaile-lanetan ere hainbat aldizkari katalan, espainiar eta frantsesentzako ere, horien artean, Destino, Cambio 16, Tiempo, El jueves, Gimlet, Comix Internacional, Metropol, Totem i Cimoc. Etapa horretatik Sam Balluga pertsonaia ezaguna nabarmentzen du.
    1979an, bere lehenengo eleberria Aprende y calla (Ikasi eta isildu) idaztea erabaki zuen, egilea ezaugarritu duten genero beltzeko eleberrien bide luzeari ekinez. Polizi eleberrien artean honako hauek nabarmentzen dira:  Prótesis (Protesia), Círculo del Crimen saria 1980 irabazi zuena; El hombre de la navaja  (Aiztodun gizona), Hammet saria 1989  irabazi zuena; eta  Si es no es (baldin bada ez da),  Deutsche Krimi Preis Internacional saria 1992. Haur literaturaren alorrean ere, Andreu Martín-ek ibilbide luzea du.
   Horretaz gain, Martin-ek zinemarako eta telebistarako gidoiak eta antzezlanak ere idatzi ditu. 1990ean, zinema-zuzendari gisa debutatu zuen Sauna filmarekin.
Espainia, 1983
 
Zuzendaritza eta gidoia: Vicente Aranda
Argazkiak : Juan Amorós (C)
Musika : Manuel Camps
Interpretatzaileak : Fanny Cottençon, Francisco Algora, Berta cabré, Ian Sera, Bruno Cremer, Paca Gabaldón, Eduardo MacGregor, Joaquín Cardona.
 
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena : 100 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 19a, asteartea, 20:30 - Baluarte
Hilketa Batzorde Zentralean

Urtarrilaren 20a, asteazkena, 20:30 - Baluarte
Sentimenduzko kronika gorriz

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información