Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Hilketa Batzorde Zentralean

Urtarrilaren 19a, asteartea
20:30 - Baluarte

       Madrilen, Alderdi Komunistaren Batzorde Zentralaren bilera batean, itzalaldi labur bat gertatzen da. Segundo gutxi batzuetara argia berriro etortzea denean, Fernando Garrido idazkari nagusia eraila agertzen da, bularrean sastatua. Gobernuak kasua Fonseca antikomunistaren eskuetan uzten du. Santos, alderdi komunistako bitarteko buruak, Pepe Carvalho ikertzaile pribatuari deitzen dio. Carvalho Bartzelonatik etortzen da kasuaz arduratzeko. Carmela, militante komunista esleitzen dio auto-gidari eta laguntzaile lanak egiteko. Carvalho eta Fonseca biek lanean diharduten kasuari buruz dituzten ideiak elkartrukatzeko biltzen dira. Ez dira batere ondo konpontzen. Erregimen frankistaren garaian, Fonseca-k Carvalho-ren moduko ezkertiarrak jazarri baitzituen.
    Manuel Vázquez Montalbán-en (garai hartan PSUC alderdiko –katalanen alderdi komunista– Batzorde Exekutiboko kidea) eleberri homonimoaren egokitzapena; bertan, bere pertsonaiak, Pepe Carvalho detektibeak, PCE alderdiko idazkari nagusiaren hilketa ikertu beharko du. Vicente Aranda-ren zineman ohikoa denez, giroaren zentzu zuhurra nabarmentzen du bere zentzurik nahasienean. Eleberria 1981ean argitaratu zen eta, azkar batean, zinemara eramateko egokitua izan zen.
 
    Manuel Vázquez Montalbán  (Bartzelona, 1939-BangkokTailandia2003) batez ere, protagonistatzat Pepe Carvalho detektibea zuten bere eleberriengatik ezagutzen da. Nortasun zabalekoa, bere burua honela definitu zuen: “kazetaria, nobelista, poeta, saiakeragilea, antologoa, sarrera-egilea, umorista, kritikaria, gastronomoa, Barça zalea eta, oro har, emankorra”; alor horietan guztietan nabarmendu zen.
Asesinato en el Comité Central / Hilketa Batzorde Zentralean (Espainia, 1982)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Vicente Aranda
Argazkiak : José Luis Alcaine (C)
Musika : Manuel Camps
Interpretatzaileak : Patxi Andión, Victoria Abril, Héctor Alterio, Conrado San Martín, José Vivó, Miguel Rellán.
 
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena : 110 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 20a, asteazkena, 20:30 - Baluarte
Sentimenduzko kronika gorriz

Urtarrilaren 21a, osteguna, 20:30 - Baluarte
Fanny "pelopaja"

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información