Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Sentimenduzko kronika gorriz

Urtarrilaren 20a, asteazkena
20:30 - Baluarte

      San Salvadorko hondartzan neskato bat hilik eta bular bat moztuta agertzen da. Bularra geroago agertzen da, Olvido epailearen laneko mahaiaren gainean. Badirudi norbaitek Carlos Bassagoda jaunaren herentzia bikaina, zeinaren albazea epailea den, Nuria Bassagoda zenaren erretratuarekin lotu nahi duela, hau ere bularra moztua agertzen da.
    Francisco Rovira Beleta-ren azken errealizazioa Francisco González Ledesma-ren eleberri baten egokitzapena izan zen; egile horrekin Planeta Saria lortu zuen 1984an.
   Francisco González Ledesma  (Bartzelona1927 - 2015)  kazetaria, istoriotxoen gidoilaria eta eleberrigile espainiarra izan zen. Azken urteetan polizi generoan espezializatua, izaera sozialeko eleberri beltzaren sustatzaile nagusietako bat izan zen Espainian Manuel Vázquez Montalbán-ekin eta Gijongo Aste Beltzaren inguruan bildutako talde txikiarekin batera. Enrique Moriel, Taylor Nummy, Silvia Valdemar  eta  Silver Kane goitizenak erabili zituen eta azken horrekin 1.000 eleberri baino gehiago argitaratu zituen, horietako gehienak oestekoak.
Crónica sentimental en rojo / Sentimenduzko kronika gorriz (Espainia, 1986)
 
Zuzendaritza: Francisco Rovira Beleta
Gidoia: F. R. Beleta, Enrique Josa
Argazkiak : Magín Torruella (C)
Musika : José Solá
Interpretatzaileak : Assumpta Serna, José Luis López Vázquez, Lorenzo Santamaría, Jordi Serrat, Hugo Blanco, José María Blanco, Fabiá Mata.
 
Hizkuntza : jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena : 100 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 19a, asteartea, 20:30 - Baluarte
Hilketa Batzorde Zentralean

Urtarrilaren 21a, osteguna, 20:30 - Baluarte
Fanny "pelopaja"

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información