Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Mis hijos

Abenduaren 18a, ostirala
20:00

     Mis hijos Israelgo Eran Riklis zinemagileak Sayed Kashua idazlearen nobela autobiografikoaren gainean egindako moldaketa zinematografikoa da. Historia Eyad-ek egokitzeko dituen arazoetan oinarritzen da; Eyad palestinar-israeldar gazte azkarra da laurogeita hamarreko hamarkadan. Eliteko barnetegi batean sartzeko beka emango diote, eta, nahiz eta familia gustura izan, Eyad-en asmo bakarra lagunen artean ondo egokitzea izango da. Era horretan, nortasunak faltsutzen aditu bihurtuko da, eta kultura, eskola eta hizkuntza ezberdinetan barneratuko da.
   Mis hijos filmaren jatorriko izenburua Dancing arabs da; horrela, “bizitzaren dantzari buruz hitz egingo du; hau da, bi egoeren artean dantza egitea, eta ez jakitea urrats bat aurrera eta bestea atzera noiz eman behar den. Bidea edo besteei gustua egiteko modua aurkitu behar duen gutxiengoa denez, esan daiteke gutxiengoak gehiengoentzat ari direla beti dantzan”, Riklis berak adierazten duenaren arabera.
 
Saioa Eran Riklis-ek aurkeztuko du.
Dancing Arabs, Israel, Frantzia, Alemania, 2014
 
Zuzendaritza: Eran Riklis
Gidoia: Sayed Kashua
Argazkia: Michael Wiesweg (K)
Musika: Jonathan Riklis.
Antzezleak: Tawfeek Barhom, Razi Gabareen, Yaël Abecassis, Michael Moshonov, Ali Suliman, Daniel Kitsis, Marlene Bajali, Laëtitia Eido, Norman Issa.
 
Hizkuntza: JB arabieraz, hebreeraz, ingelesez eta alemanez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 104 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 14a, astelehena, 20:00
The Syrian Bride

Abenduaren 15a, asteartea, 20:00
Los limoneros

Abenduaren 17a, osteguna, 20:00
El viaje del director de Recursos Humanos

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información