Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Syrian Bride

Abenduaren 14a, astelehena
20:00

      Monarentzat bere ezkontza-eguna haren bizitzako egunik tristeena da. Siriako telebistako izarra den Tallel-ekin ezkontzeko Israel eta Siria arteko muga behin igarota, ezingo du inoiz Majdal Shams-era itzuli familiarengana, hots, israeldarren kontrolpean aurkitzen den herri drusora, Golanen gainaldean. Monaren historian muga fisikoak, mentalak eta emozionalak agertzen dira eta horiek guztiak igarotzeko nahia. Tradizioak, politikak eta aurreiritziek banandutako familiaren historia kontatzen da. Ekialde Ertainean, behin muga bat gurutzatuta, ia inoiz ezin da lehengo lekura itzuli.
     “Zinemagile bakoitzak bere filmarekin ulermen apur bat gehiago, erruki apur bat gehiago, tolerantzia apur bat gehiago edo, Ekialde Hurbilari dagokionean, pazientzia apur bat gehiago emango duenaren itxaropena elikatzen du. Izpiritu horrekin egin nuen La novia siria filma, maitasunean inspiratuta. Askatasunaren maitasuna eta askatasunaren izpirituaren maitasuna, gutariko bakoitzaren inguruko paisaia fisikoen eta emozionalen maitasuna. Munduan haien lekua zaindu nahi duten emakumeen maitasuna; hemen, mugaren beste aldean, alde guztietan, amesten eta itxaroten jarraitzen dutenen maitasuna. Historia hau kontatzeko, erregistro pesimista hautatu nuen, edo, agian, optimista —baina ziur aski "optimista" beste hitz batzuetan—, munduko eskualdera eta bizi garen garaira ondo egokitzen den erregistroa". (Eran Riklis)
 
Saioa eta zikloa Beatriz Lealek aurkeztuko ditu, programazioaren baterako antolatzaileak..
Frantzia, Alemania, Israel, 2004
 
Zuzendaritza: Eran Riklis
Gidoia: Eran Riklis, Suha Arraf.
Argazkia: Michael Wiesweg (K)
Musika: Cyril Morin.
Antzezleak: Hiam Abbass, Makram Khoury, Ashraf Barhom, Clara Khoury, Evelyn Kaplun, Julie-Ann Roth, Ali Suliman, Adnan Tarabshi, Marlene Bajali, Uri Gavriel, Alon Dahan.
 
Hizkuntza: JB arabieraz, hebreeraz, ingelesez, errusieraz eta frantsesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 96 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 15a, asteartea, 20:00
Los limoneros

Abenduaren 17a, osteguna, 20:00
El viaje del director de Recursos Humanos

Abenduaren 18a, ostirala, 20:00
Mis hijos