Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Los limoneros

Abenduaren 15a, asteartea
20:00

    Palestina eta Israel arteko gatazka drama honen atze-oihala izango da. Salmak, Palestinako alargunak, auzia du Israelgo Defentsa ministroarekin. Azkenaren etxea Palestina eta Israel arteko mugan aurkitzen da, eta Salmaren limoiondoak ditu mugakide. Agintariek zuhaitzak botatzea erabakitzen dute, Defentsa ministroarentzat eta haren familiarentzat mehatxua eragiten dutelako. Horrela, Salmak hainbeste urtetan zaindutako sailak salbatzeko borrokatzea erabakiko du.
   Riklisek deskribatzen digun ezohiko egoeran (benetako gertaeretan inspiratua), Israelgo ekintza desproportzionatuak eta harrokeria militarra sakontzen dira. Baina, halaber, Los Limoneros lanean, mugaren bi aldeetako jende arruntaren bizitza nola kaltetzen den erakusten da: palestinarren eskasiak eta haien komunitatetik jasaten dituzten presio sozialak, edota liskar politikoan harrapatuta dauden israeldarrenak. Pelikulari handitasun handiena emango dio aktorearen interpretazio eta presentziak; izan ere, Hiam Abbas-ek argitasunez betetzen du antzezten duen pertsonaia, pantaila osoa baretasunez eta edertasunez betetzearekin batera. Ondorioz, pelikula oso orekatua egitea lortu da, adimentsua eta sentibera. Zinemak pertsona egituren gainetik kokatzen du, eta gatazkak lortzeko irtenbide onena bezala ulermena jartzen du. Horrekin guztiarekin, argi uzten du bakea lortzea ez dela gauza erraza, azken kreditu-tituluetan eta soinu-bandaren abestiaren letran agertzen den moduan: “limoiondoa ederra da eta lorea oso gozoa, baina fruitua, limoi gaixoa, jan ezina”.
    Beste sarien artean, Los limoneros filmak Publikoaren Saria eskuratu zuen Berlingo Jaialdian 2008. urtean; Hiam Abbas-ek, berriz, Israelgo Zinema Akademiaren saria lortu zuen.
Saioa Beatriz Lealek aurkeztuko du, programazioaren baterako antolatzaileak.
Etz limon, Frantzia, Alemania, Israel, 2008
 
Zuzendaritza: Eran Riklis
Gidoia: Eran Riklis, Suha Arraf.
Argazkia: Rainer Klausmann (K)
Musika: Habib Shadah.
Antzezleak: Hiam Abbass, Ali Suliman, Rona Lipza-Michael, Doron Tavory, Tarik Copty, Amos Lavi, Amnon Wolf, Liron Baranes.
 
Hizkuntza: JB arabieraz, hebreeraz eta ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 106 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 14a, astelehena, 20:00
The Syrian Bride

Abenduaren 17a, osteguna, 20:00
El viaje del director de Recursos Humanos

Abenduaren 18a, ostirala, 20:00
Mis hijos