Albisteak
2021 2020 2019 2018
Iragan martxoan jazotako frantziar zinemagile ospetsu honen heriotzak bat egin zuen Nafarroako Filmotekan bere filmografiari eskaini behar genion aurreikusitako ziklo motzarekin. Donostian (Nosferatu/Euskal Filmoteka) eta Valentzian (Filmoteca) ospatzen ari diren atzera begirakoarekin batera, gurean 4 saio eskainiko ditugu bere film esanguratsuenak gogora ekartzeko.
Ezinbesteko zinema
Nafarroako Filmotekan sendotutako zikloetako bat Ezinbesteko Zinema da, modu ordenatuan Zinemaren Historian arrasto gehien utzi duten filmak berreskuratzen dituena. Funtsean, hori da Zinemateka baten funtzioetako bat, “Zazpigarren Artea” delakoaren etiketa merezi izan duten lanak aurkeztearena, alegia. Zortzigarren urtez jarraian, Nafarroako Zinematekak ziklo hau antolatzen du, zer da zinema? galderari zinema klasikoaren bidez erantzuna ematen laguntzen diguten filmak aurkeztuz. Aurreko denboraldian bezala, eskaintza pilatu dugu Filmotekak gero eta programazio handiagoa duelako. Hamarkada bakoitzeko 2 saio egin beharrean, bat egingo dugu. Beraz, garapena azkartuko da.
Baluarte jauregiak, bosgarren urte, literatura eta zinema beltzari eskainitako Pamplona Negra Jaialdia jasoko du.