Iragan martxoan jazotako frantziar zinemagile ospetsu honen heriotzak bat egin zuen Nafarroako Filmotekan bere filmografiari eskaini behar genion aurreikusitako ziklo motzarekin. Donostian (Nosferatu/Euskal Filmoteka) eta Valentzian (Filmoteca) ospatzen ari diren atzera begirakoarekin batera, gurean 4 saio eskainiko ditugu bere film esanguratsuenak gogora ekartzeko.
Maiatzak 3 ostirala: Cléo de 5 a 7 (Agnès Varda, 1962)
Maiatzak 10 ostirala: Sin techo ni ley (Agnès Varda, 1985)
Maiatzak 17 ostirala: Los espigadores y la espigadora (Agnès Varda, 2000)
Los espigadores y la espigadora, dos años después (Agnès Varda, 2002)
Maiatzak 24 ostirala: Caras y lugares (Agnès Varda, 2017)