Albisteak
2021 2020 2019 2018
polska ZINEMA
21.02.2018 polska ZINEMA
Poloniar zinema garaikide erakustaldia
Aurreko urteen antzera, Nafarroako Filmotekak Poloniar Kultura Institutuak (CinePOLSKA) proposatzen duen poloniar zinema garaikide erakustaldia aurkeztuko du; zinemagile klasikoak zein gazte sortzaile generazio berriak biltzen dituena.
Poloniar zinema berrienaren artean egindako hautaketa anitzak 10 espainiar hiri bisitatuko ditu martxo eta ekain bitartean, film garrantzitsuenak zein egungo animazio adibide esaguratsuenak (Espainiara heltzen ez direnak) bilduz, 2017an ospatzen den Poloniar Animazioaren 70. Urteurrena goraipatzeko.
 
Zikloa, Poloniar Kulura Institutuak duela 7 urte lehen aldiz prestatuta eta Poloniar Zinemagintza Institutuarekin batera finantziatuta, Wide Vision poloniar agentizarekin egindako kolaborazioaren ondorio da, Espainiar filmoteka, Espainiako eskualde-filmotekak eta bi estatuetako beste zenbait erakunderekin batera.
itzuli