Albisteak
2025 2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Iruñea Beltza 2018
07.01.2017 Iruñea Beltza 2018
Laugarren urtez jarraian, Baluartek Iruñea Beltza jaialdia hartuko du, hau da, literatura eta zinema beltzari buruzko jaialdia.
Guztira, intriga eta hilketen inguruko hiru egun oso izanen dira, urtarrilaren 16tik 20ra eginen direla. Saio guztiak eleberri eta zinema beltzari buruzkoak izango dira,  baina beste Noir diziplina batzuk ere jorratuko ditugu: telesailak, musika, gastronomia, komikiak… Baluartek eta Nafarroako Filmotekak antolatuta, Iruñea Beltza: Noir seriean (Pamplona Negra: Noir en serie) pertsonen arteko elkargune bilakatuko da berriz ere aurten: idazleak eta irakurleak, gidoilariak eta zinemagileak, ikusleak; sortzaileak eta bere publikoa elkartuko ditugu. Genero beltzaren lehen jaialdi honetatik Estatuko idazlerik onenak pasako dira: Alicia Gimenez Barlett, Marcelo Lujan, Alexis Ravelo, Susana Hernandez, Jordi Ledesma, Eugenio Fuentes, Nieves Abarca, Carmen Moreno, Vladimir Hernández, Aro Sainz de la Maza eta Antonio Altarriba, besteak beste. Aurreko edizioetan parte hartu duten beste idazle handien zerrenda handituko da, beraz: Carlos Zanon, Victor del Arbol, Berna Gonzalez Harbour, David Llorente, Dolores Redondo eta Juan Ramon Biedma izan ziren aurreko edizioetan.
 
     Zinemak hitzordu nabarmena dauka ekimen honetan. Egin dugun aukeraketarako, aurtengo izenburua, “Noir seriean”, hartu dugu kontutan eta seriean jarduten duten kriminalak agertzen dituzten pelikulak hautatu ditugu. Beste hiru epe ezberdinetako filmak ere hautatu ditugu. Ordena kronologikoari jarraikiz, ondoko filmak ikusiko ditugu:  M. Düsseldorf banpiroa (M. El vampiro de Düsseldorf, Fritz Lang, 1931), Amua (El cebo, Ladislao Vajda, 1958) eta Arkumeen isiltasuna (El silencio de los corderos, Jonathan Demme, 1991). Alfred Hitchcock-ek ere jaialdi honetan parte hartuko du (Filmotekaren “oinarrizkoak” sailean ere aurtengo protagonista da) eta oso modu berezian eginen du gainera, Psikosia (Psicosis, 1960) filmaren proiekzioa Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzeneko emanaldiarekin batera eskainiko baita. Bernard Herrmann-ek egindako soinu banda joko dute.
itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.