Datorren asteartean, irailak 9, arratsaldeko 19:30etan, Filmategiak saio berezi bat antolatu du Buster Keatonen Las siete ocasiones (1925) film mutua ikusteko, estreinatu zenetik 100 urte betetzen dira eta. Josetxo Fernández de Ortega pianojole eta konpositoreak parte hartuko du proiekzioan, zuzeneko musikarekin filma akompaniatzen.
Filman, gizon txiro batek sekulako berri ona jasotzen du: aitonak zazpi milioi dolarreko herentzia utzi izan dio. Hala ere, jaso ahal izateko baldintza bat bete behar du: 27 urte betetzen dituen eguneko arratsaldeko zazpiak baino lehen ezkontzea.
Datorren asteartean izango duzue zain, zuzeneko pianoa duen komedia erromantiko dibertigarri honekin.