Ekainean zehar, Filmotekaren proiekzioetara joan direnek 10 filmen artean aukeratu ahal izan dute zein ikusi nahi zuten hurrengo denboraldian. 282tik 46 boto jasota, Woody Allenen La rosa púrpura de El Cairo (1985) izan da irabazlea, bizitza erreala ezagutzeko bere filmetik ihes egiten duen fikziozko pertsonai baten istorioa kontzatzen duen filma.
Gainerako botoak honela izan dira:
Orgullo y prejuicio (2005), Joe Wright – 45 boto
Alguien voló sobre el nido del cuco (1975), Milos Forman – 40 boto
Cuentos de la luna pálida (1955), Kenji Mizoguchi – 40 boto
La felicidad (1965), Agnes Varda – 29 boto
El delator (1935), John Ford – 28 boto
La novia (2015), Paula Ortiz – 28 boto
Las damas del bosque de Bolonia (1945), Robert Bresson – 12 boto
El trío fantástico (1925), Tod Browning – 9 boto
El globo blanco (1995), Jafar Panahi – 5 boto
La rosa púrpura de El Cairo Filmotekan proiektatuko dugu irailaren 5ean, ostirala. Gainera, arratsalde hortan bertan 18.00etan, Gazteentzako Zine Tailerraren bosgarren edizioan egindako bi film laburrak proiektatuko dira, baita ere.