Albisteak
2024 2023 2022 2021 2020 2019
Kulturak 16mm-ko filma omenduko du, bere mendeurrenean
Vianako Printzea Erakundeak-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Liburutegiaren, Nafarroako Filmotekaren eta NICDOren arteko lankidetzaren bidez, "100 urte 16 mm-tan zinema eta ondarea 16 mm-tan" erakusketa aurkeztu du. Erakusketa horrek 16 mm-tako filma sortu zeneko mendeurrena ospatzen du. Formatu horrek iraultza ekarri zuen zinemaren industriara, profesionala eta amateurra uztartuta.

Lagina, Patricia Goroskieta eta Alberto Cañadaren ardurapean, Liebana Goñi artistaren diseinu grafikoa lagun, Nafarroako Liburutegiko Erakusketa-Aretoan jarriko da ikusgai zein jendearentzat zabalik egongo den bihartik, 2023ko irailak 22, 2024ko otsailak 29ra arte.

Erakusketa hau, ondare filmografikoa oinarritzat hartuz, “Ondare bizia” 2023 Europako Ondarearen Jardunaldien harira programatutako jardueren baitan dago.

Erakusketa

Erakusketa Aretoak, tarte historiko bat hartzen du barne “100 urte 16mm-tan zinema eta ondarea 16 mm-tan” izenburupean; testuinguruan kokatzen du zinemaren historiako 16 mm-ko formatuaren agerpena, zinematografiaren jatorrietatik hasi eta lehenengo etxeko zinema-gailuetaraino joanez, jatorrizko tresneria eta eboluzio hau irudiztatuko diguten erreplikak agerian jarriz.

Erakusketa honekin, 16 mm-ko film formatua asmatu zeneko mendeurrena ospatzen da, zineman esparru profesionala eta amateurra artean konbergentzia esanguratsua ezarriko zuen mugarri bat. Hasiera batean inguruneko publikorantz zuzendutako formatu modura sustatu izan arren, berehala topatu zuen bere lekua industria zinematografikoaren baitan. Nouvelle Vague edo Cinéma Vérité bezalako zinema mugimenduek, halako finkatze bat lortu zuten zinemagile berriek bere lanetan formatu hau erabili izanari esker. Gaur egun ere, zinemagile eta artisten hautaketa izaten dirau, bai eskala txikiko proiektuetan eta bai tamaina handiko ekoizpenetan.

Aretoan barrena, Antonio Jose Ruizek erabilitako 16 mm-ko hainbat proiektore, kamera eta mobiola barreiatuta daude, baita 16 mm-ko filmarekin lotutako bestelako objektu eta dokumentu batzuk ere.

Erakusketa-aretoko hormetako bat, zinemaren historian formatu honen agerraldi unea kokatzera datorkigu, zinemagintzaren jatorria (zinema-aurrea) eta zinematografo baten aurrekaririk zuzenenak (linterna magikoa) abiapuntu izanik, etxeko lehenengo zinema gailuak arte, mugimenduzko irudien filmaketa eta proiekzioaren hastapenak bideratuko zituzten tresna sorta bateraino. Helburu horrekin, zenbait gailu jarri dira erakusgai (bai jatorrizkoak eta bai erreplikak) zeinek zinemaren historia zeharkatzen duen irudi-ildoa irudiztatu eta osatuko duten.

Aretoaren erdigunean kokatutako zinema-areto txiki batek, Artxibo Filmografikoaren baitan jasotako 16 mmko film zatien erakusketa eskaintzen du, entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat audio deskribapena eta azpi-tituluak barne hartuz. Eremu honetako kanpoko hormek, artxiboaren 16 mm-ko beste film batzuen fotogramen erreprodukzio bat bistaratzen dute.

Erakusketak, bestalde, 16 mm-tan bete-betean edo partzialki filmatutako hogei filmen jatorrizko kartelak nabarmentzen ditu, Pink Flamingos (1972) eta Carol (2015) barne.

50 eta 60. hamarkadetan 16 mm-ko proiektorearekin zinema bat instalatu beharko edota nahiko zuten bikarioek zinema kidetu orotarako kontratazio-gune eskuragarri bat izanik eta zentsura erabiliz emango ziren filmak kontrolatzeko aukera barne hartuz, 16 mm-ko Parrokiako Zinemen Talde Diozesiarrari tarte bat dedikatzen zaio. Iruña eta Nafarroako beste zenbait herriko parrokietako edota erdi-parrokietako zinema ugari inskribatu ziren (ikastetxeak, ospitaleak, mintegia, kartzela, ospitale psikiatrikoa, etab.).

Gainera, elementu ludiko gisa, erakusketak photocall bat eta "taumátropo" baten edizioa eskaintzen ditu.

Eskuragarritasuna

“100 urte 16mm-tan zinema eta ondarea 16mm-tan” erakusketak bereziki nabarmendu du irisgarritasun unibertsala, ANFAS Navarra, COCEMFE Navarra, Eunate Elkartea eta Iddeas Fundazioa erakundeez osatutako Nafarroa Eskuragarriagoa entitateen taldearekin baterako lanean, erakusketa pertsona guztientzat inklusiboa izatea bermatzeko asmotan irisgarritasun irizpideak inplementatuz:

· Irisgarritasun kognitiboa: Edukiak Irakurketa Errazarekin egokitu egin dira, eta azalpen bat ematen da ulermen azaroak izaten dituzten pertsonentzat, 16 mm-ko Aretoan proiektatutako filmen arteko hirutan: "Trashumancia," "Pelotari" hala nola "Rincones y nostalgias de Pamplona."

· Irisgarritasun fisikoa: Erakusketa arrapala edo igogailu bidez irisgarria den areto batean dago, eta mugikortasun urriko pertsonen edo gurpil-aulkien erabiltzaileen pertsonen erosotasuna nahiz segurtasuna kontuan hartuta diseinatu da.

· Irisgarritasun auditiboa: Edukiek, pertsona gor edo entzumen maila urria duten haientzat gaztelaniaz zeinu-hizkuntzan interpretatu, azpi-titulatu eta lokutatu diren bideoak barne hartzen dituzte.

· Irisgarritasun bisuala: Edukiak pantaila irakurleentzako formatu eskuragarriekin egokitu dira eta itsuen zerbitzura jarri diren elementuen deskribapenak dakartza. Gainera, "Trashumancia," "Pelotari" eta "Rincones y nostalgias de Pamplona." Filmak audio-deskribatu dira. Audio-deskribapen hauek eskura daude Android formatuan nahiz iPhone formatuan dohainik deskargatu ahal den AudescMobile aplikazioan.

Eduki eskuragarrietarako sarbidea errazteko, areto guztian zehar 10 Navilens sistemako markatzaile barreiatu dira, adierazitako elementu guztietatik hurbil. Markatzaile hauek, mugikorrarekin modu autonomoan aktibatu eta irakurtzen dira, halaber doan eskuragarri dauden NaviLens eta NaviLens Go aplikazioak baliatuz.

Jarduerak

Bisita gidatuak eskaintzen dira 15 pertsona arteko taldeentzat, aurretiazko erreserba bat eginez, astelehenetik ostirala arte goizeko ordutegian, 848424750 zenbakira deituz edo posta elektroniko bat bidaliz hona: filmoteca.archivo@navarra.es.

Eta azkenik, urtarrilean, Filmotekako programazioaren baitan, erakusketarekin lotura zuzena duten lau saio proiektatuko dira, 16 mm-ko kamerekin filmatutako materiala barne hartuz.

Alde batetik, tokiko zaleen filmaketen laginari bi saio dedikatuko zaizkio, Artxibo Filmografikoan kontserbatutako materialen bilduma zehatz baten proiekzioarekin. Bestetik, 16 mm-ko kameraz filmatutako filmen bi proiekzio eskainiko dira, zein jarraian, 35 mm-ko kopiekin, zinemetan komertzializatuz ustiatuko ziren.
 

itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.