Filmotekaren gainean
Aurkezpena Helburuak

Nafarroako Filmotekak dokumentuak berreskuratu, katalogatu eta zaintzen ditu, interesa duten guztien eskura jartzeko. Horretarako, zerbitzu hauek eskaintzen ditu:



Ikus-entzunezko materiala biltzea eta digitalizatzea

Filmotekan oinarrizkoa da ikus-entzunezko dokumentuak berreskuratzea. Hasierako etapa honetan, Nafarroako Zinematekako ateak irekita daude materiala eman edo egoki zaintzeko utzi nahi duen edonorentzat. Gainera, materiala digitalizatu ondoren, eman edo utzi duenari kopia bat ematen diogu, DVD formatuan.



Ikus-entzunezko materiala katalogatzea eta artxibatzea

Zinemateketan ikus-entzunezko materiala bildu eta gordetzen da dokumentu horiek egoki zaintzeko asmoarekin. Gainera, errazago kontsultatze aldera, materiala katalogatu egiten da; era horretan jakiten da dokumentu horiek zer diren eta nola dauden, eta, ahal izanez gero, jendeak ikusteko moduan jartzen dira. Nafarroako Filmotekan, jasotako material guztia aztertu, katalogatu eta artxibo klimatizatu batean jartzen da.



Liburutegia

Filmotekan liburuak, aldizkariak eta ikus-entzunezkoen arloari buruzko paperezko materiala (gidoiak, prentsa-dosierrak, kartelak, e.a.) gordetzeko leku bat dago. Material hori Filmotekaren egoitzan kontsulta daiteke, aurrez eskatuta.



Ikus-entzunezko materiala ikustea

Filmotekako Artxiboko dokumentuak jendearen eskura daude. Dena den, erabilera mugatua da eta materiala erakuts daiteke, betiere, horretarako moduan badago eta kaltetzeko arriskurik ez egonez gero. Gehienetan ikus-entzunezkoak seguru ikusteko moduan uzten dira (normalean DVD formatuan) eta Filmotekako egoitzan dauden euskarrietan bertan ikus daitezke. Material hori ezin da Artxibotik atera eta kontsultatzeko jarritako ordutegian bakarrik ikus daiteke. Zerbitzu hori da, gehienbat, ikus-entzunezkoen arloko ikertzaile eta profesionalentzat (partikularren eskariak aztertu egiten dira). Ohiz kanpoko kasuetan, Artxibotik kanpoko pelikulak ikus daitezke, materiala formatu zaharren batean badago eta interesatuak ikusteko euskarri egokia ez badauka.



Ikertzen laguntzea

Filmotekako Artxiboko zerbitzuak batik bat ikertzaileentzat dira, materiala eta jendea bilatzen laguntzeko eta, funtsean, lana errazteko. Nafarroan dagoenez, Filmotekan interes berezia dauka gure erkidegoko ikus-entzunezko historia eta kultura hobeto ezagutzeak. Nafarroako Filmotekan, finantzazio-funtsak dauzkagun neurrian, era horretako lanak sustatu, argitaratu eta zabalduko ditugu.



Proiekzio-aretoa

Nafarroako Filmotekan proiekzio-areto bat daukagu gure materiala eta, batez ere, kanpoko materiala ikusgai jartzeko. Izan ere, Filmotekaren helburuetako bat da zinemaren historia eta teknika ezagutzera ematea, eta hori lortzen da ikus-entzunezko materiala erakutsiz, oinarri hartuta zinematografia-lanen bereizgarri artistiko eta didaktikoak.



Web orria

Filmotekaren web orria tokiko, nazioko eta nazioarteko erkidegoarekin komunikatzeko lotura berezia da. Web orriaren bidez, informazio-zerbitzu erabakigarria eskaintzen da. Etorkizunean, gure datu-baseak finkatuta daudenean, gure dokumentazio-funtsetan sartzeko bidea ere izatea nahi dugu. Horretarako katalogazio birtual bat sortzen lan egiten ari gara, erabiltzailearen eskura gure Artxiboan digitalizatutako dokumentu guztiak jarri ahal izateko.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información