Filmotekaren gainean
Aurkezpena Helburuak
Exterior del edificio de la Biblioteca y Filmoteca de Navarra
Nafarroako Liburutegi eta Filmotekaren eraikina

Nafarroako Filmoteka Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikinean aurkitzen da, Iruñeko Mendebaldeko auzoan.

Nafarroako Filmotekaren helburu nagusia da Nafarroarekin lotura duten pelikulak eta ikus-entzunezko obrak nahiz zinea eta ikus-entzunezkoa orokorrean eta nafarra bereziki aztertzeko interesgarriak diren bestelako elementuak berreskuratzea, artxibatzea, kontserbatzea, ikertzea eta hedatzea.

Filmotekaren funtsezko lanetako bat Artxiboa antolatzea da, eta horretan ahalegintzen gara gehien. Orain, dauzkagun funts zinematografikoen inbentario zehatza egiten ari gara, jakiteko zein den funts horien kalitatea, kontserbazio-egoera eta jasotako filmografiaren panoraman daukaten garrantzia. Gero, filmografia-ondarea katalogatzeko eta berreskuratzeko jarduerei ekingo diegu, eta ondare hori adituen, ikertzaileen eta, oro har, jendearen eskura jarriko dugu, espazio eta baliabide egokiekin.

Funtsean daude partikularrek emandako filmak eta Nafarroako Gobernuak erosi, babestu edo lagundutako pelikulak. Azken urteetan besteak beste honako hauek eman edo utzi dute material zinematografikoa: Antonio José Ruiz, Adrián Martínez "Hamsi", Golem, Saide, el Cine Club Lux, Jesús Baztán, Enrique Soler, Javier Garreta, AlfonsoVerdoy, Mirentxu Purroy eta Miguel Urabayen. Gure Artxiboan gordeta daude, gainera, SER kateak Iruñean daukan irrati-etxeko (Radio Pamplona) artxibo diskografikoa eta dagoeneko desagertu den Canal 4 Navarra tokiko telebista-kateko programazio-zintak.

Nafarroako Filmotekaren lan nagusietako bat da gure erkidegoarekin zerikusia duen ikus-entzunezko materiala bilatzea: Nafarroan filmatutako edo ekoiztutako pelikulak eta ikus-entzunezkoak; Nafarroan jaiotako profesionalen, zuzendarien eta gidoilarien, teknikarien edo aktoreen parte-hartzearekin egindako produkzioak; eta edukiaren barnean Nafarroa eta Nafarroako historia, kultura eta pertsonaiak agertzen dituztenak. Halaber, ezingo ditugu ahaztu amateur edo familia eremuan egindakoak edo profesionalak ez direnak; era horretan, horiek donatzea eta uztea bultzatuko dugu, katalogatze, kontserbatze eta hedatze aldera.

Zabalkunde zinematografikoari dagokionez, Filmotekan 176 eserlekuko proiekzio-areto bat dago eta astero hiru emanaldi egiten ditugu (asteazkenean, ostegunean eta ostiralean); batik bat ematen ditugu zine klasikoko filmak eta Nafarroarekin zerikusia duten pelikulak.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información