Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Aventura en Sanfermín

Ekainaren 30a, osteguna
20:00

    1950eko hamarkadako lehenengo urteak dira eta Miguel Mezquíriz erreportari zinematografikoak eta produktoreak, Sanferminetan kokatuko den fikziozko film bat sustatzea erabakitzen du. 1952an eta 1953an jai horien eszenak filmatzen ditu Aventura en San Fermín izenburua edukiko duen filmean erabiltzeko. Film horren gidoia egitea Rafael García Serrano nobelagile nafarrari eta José Mª Sánchez Silva idazleari enkargatzen die. 1956an jatorrizko testua erregistratzen du eta, bere hitzetan, “azken orduko faktore zehazgaitzengatik” ezin izan zen gauzatu.
 
   Saio honetan, irudi haiek eskainiko ditugu, gure artxibo filmikoan kontserbatzen baitira; Antonio J. Ruiz bere lagunaren legatua da, zeinari, gidoia eta filmatutako materiala dohaintzan eman zion. Horrek ez zuen soinu-bandarik, baina saio honetarako gehitu egin diogu.
 
Miguel Mezquíriz Eraso (Tafalla 1904- Madril 1998)
 
     Zinema-gizon polifazetiko honen bizitza anekdotez beteta dago eta horien kontaketetatik zinema espainiarraren historiaren zati handia bat ezagutu daiteke. Zazpigarren artearen unibertsoan 1911. urte aldera hasi zen, lehenengo aldiz (Tafallan) film bat ikusi zuenean; hainbesteko estasia sentitu zuen, egun hartan mundu zoragarri horretan nolabait parte hartu nahi zuela erabaki zuela. Ordutik aurrera, betidanik, zinemari lotuta egon zen, ofizio ugaritan lan eginez (produktore, errealizadore, teknikari, erakustegian, banatzaile, ordezkari, zinema-muntatzaile eta abar); nazio- nahiz nazioarte-mailako batzorde, batzar, erakunde, lehiaketa… ugaritan parte hartuz. Azken batean, horrek Espainian industria zinematografikoarekin era batera zein bestera zerikusia izan duten haiek guztiak ezagutzeko aukera eskaini zion.
 
    1921ean, hamasei urte baino ez zituela, Mexikora joan zen eta bere osaba Eusebiorekin zinemarekin lotuta zeuden hainbat ofizio ikasi zituen. Hogeiko hamarkadan itzuli zen eta Katalunian eta Bilbon zinemako enpresari gisa aritu zen, 35 mm-ko Pathé kamera bat hartu eta albistegiak eta dokumentalak (Reportajes Mezquíriz de última hora (azken orduko Mezquíriz erreportajeak)) filmatzen hasi zen arte; lan horiek Pathé, Fox, Eclair, edo Universal etxeei saltzen zizkien. 1942an, Mexikora joan zen, urte batzuk beranduago Jorge Negreterekin itzuliz zinema espainiarrean debuta zezan (Jalisco canta en Sevilla, 1948). 1957an, bere sarien artean nagusia izango zen saria lortu zuen Y eligió el infierno (César Fernández Ardavín, 1957) filmaren produkzioagatik Zinematografiako lehenengo Sari Nazionala erdietsi zuenean.
 
1952-1953
 
Produkzioa : Miguel Mezquíriz
Gidoia : Rafael García Serrano eta José Mª Sánchez Silva
 
Iraupena: 70  min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 2a, osteguna, 20:00
Caminos inesperados / Muy poca cosa

Ekainaren 9a, osteguna, 20:00
Corazones rojos

Ekainaren 16a, osteguna, 20.00
La gran aventura de Robin y Marian

Ekainaren 29a, asteazkena, 20.00
Festa