Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Caminos inesperados / Muy poca cosa

Ekainaren 2a, osteguna
20:00

Caminos inesperados (2013)
    Cristina Iruñeko Unibertsitatean zuzenbideko klaseak ematen dituen ama independente bat da. Bizimodu aberatsa darama bere senar arkitektoarekin eta bi semeekin batera. Seme zaharrenarekin harremanak tirabiratsuak badira ere, nerabezaroak beteko du historia honetan guztian zeregin nagusia. Cristinak finkatutako arauak ez ditu inoiz hausten. Baina, egun batean, sendagileek bularreko minbizia detektatzen diote eta haren bizitzak ustekabeko bira ematen du. Bere gaixotasunaren ondorioekin bizitzearen edo bere bizi-kalitatea hobetuko duten aukerak bilatzearen artean aukeratu beharko du. Arazoa da Cristinak egokia zer denaren inguruan duen ikuspegia apurtzen duten metodo imajinaezinez baliatu beharko duela.
 
Muy poca cosa (2016)
 Bere amak kontatzen du Aitziber jaio zenean, ezer gutxi zela. Bederatzi hilabetez biziko zela esan zioten. Down sindromea, mota guztietako zailtasunak, ondo funtzionatzen ez zuen bihotza. Orain, 43 urte ditu eta hau da bere historia.
 
    Film laburrean, Aitziberren bizitzan funtsezkoak izan diren artistei egindako aipamenak azpimarratzen dira. Funtsezkoak bai bere gustu pertsonalarengatik, esaterako, Marcel Marceau, hau antzezten ikusi ahal izango dugu; Jorge Oteiza Aitziberrek adierazmena landu duen artista izan delako; edota, Mikel Laboa, bere pediatra lanean Aitziberren amari bere hitzekin aukera berriak irekitzen lagundu ziolako, bere konposizioetako bat entzungo dugu.
 
Caminos inesperados (2013)
 
Zuzendaritza : Aintzane Castillo
Argazkiak : Iker Zaratiegui (C)
Musika : Paco Serén, Pablo Álvarez eta Andrea Montes.
Interpretatzaileak: Ventura Ruiz, Aritz Sola, Blanqui Castillo, Ramon Elizondo, Josu Castillo, Iker Mendibe.
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena : 30 min.
 
Muy poca cosa (2016)
 
Zuzendaritza eta gidoia : Pablo Calatayud
Produkzioa : Toni Sasal
Musika : Yolanda Campos
Interpretatzaileak : Aitziber Aranburu, Mirentxu Goienetxe, Rosa Nagore.
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena : 15 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 9a, osteguna, 20:00
Corazones rojos

Ekainaren 16a, osteguna, 20.00
La gran aventura de Robin y Marian

Ekainaren 29a, asteazkena, 20.00
Festa

Ekainaren 30a, osteguna, 20:00
Aventura en Sanfermín

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información