Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Romerías penitenciales de Navarra

Martxoaren 17a, osteguna
20:00

  Erromeriak erlijio-izaerako erromesaldiak dira, lurralde oso zehatz bati eta bertan bizi diren pertsonengan sakon errotutako debozio bati lotutakoak.
 
   Erromerietan parte hartzen dutenek ez dute fedea edo tradizioarekiko maitasuna bakarrik adierazten; horrez gain, oinezkoen artean anaitasunaren eta erkidego bateko kide izatearen loturak sortzen dira. Iraganean, debozioko santutegien barreiatze geografikoak eta erlijio-zentro handien sorrerak lagundu zuen elizaren lurralde-erakundetzea eta monarkien boterea sendotzen. Nafarroan, Erdi Aroko erresumaren deitura nagusiak Santa Maria eta San Migel Goiaingerua izan ziren. Biak zelatariak eta bide, muga eta erresumako tontorren zaindariak ziren, Orreaga, Uxue, Aralar eta Itzagako santutegietatik.
 
   Gaur egun, erromeriak jai-giroari lotuta daude, baina batzuek sakrifizio edo penitentzia izaerari eusten diote, erkidego jakin batzuek jainkotasunarengandik jasotako mesedeak eskertzeko egindako betiereko botoei erantzuten dietelako.
 
   Nafarroan, penitentzia-izaerako lau erromeria daude, eta, horietan, sakrifizioaren osagai guztiak agertzen dira: ibili beharreko bide gogorra, anonimatua eta gurutzea aldean eraman behar izatea: Uxue, Orreaga, Itzagako San Migel eta Irunberriko Trinitatea.
Espainia, 2015
 
Zuzendaritza eta gidoia: Eugenio Monesma.
Ekoizpena: Pyrene P.V.
Aholkularitza eta koordinazioa: Susana Irigaray. “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoa
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena: 78 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 3a, osteguna, 20:00
Agustín / Desahuciando el miedo

Martxoaren 10a, osteguna, 20:00
District Zero

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información