Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

District Zero

Martxoaren 10a, osteguna
20:00

     Goizero bezala, Maamun Al-Wadik dendako atea ireki du. Edukiontzi zuri eta txikia da. Alboan, beste edukiontzi bat, berdin-berdina. Eta alboan beste bat, eta beste bat. Milaka edukiontzi berdin daude leku horretan. Munduko errefuxiatuen esparrurik handienean gaude, Zaatarin, Jordanian. Maamunen dendan telefono mugikorrak konpontzen dira. Maamun bezeroak artatzen hasi da. Memoria-txarteletan, Sirian izandako iragana ikus daiteke: zoriona, errutina, familia-bizitza. Eta gero gerra, hondamendia, beldurra, ihesa. Maamunek irudiak eta soinuak berregin, edukiak berreskuratu eta bateriak kargatzen ditu, hau da, auzokoek gaur egun Siriarekin duten lotura bakarra berrezartzen du.
      Karim Rajab lagunarekin, zerbitzu gehigarria eskaintzea erabaki du, hau da, Zaatariko biztanleen mugikorretako irudiak paperean inprimatzea. Errutinari, lagunekin eta auzokoekin dituen elkarrizketei eta denda txikiaren egunerokotasunari erreparatuz, ohartzen gara inork ez duela gerra inprimatu nahi, errefuxiatu baten nortasuna askoz harago dagoela. Elkar ikusi nahi dute, elkar gogoratu, identitate siriarra azpimarratu nahi dute, pertsona moduan duten identitatea.
      Maamunen dendan egunero inprimatzen diren argazkiek zalantzan jartzen dute ez bakarrik errefuxiatuen identitatea, baita geure identitatea ere. Nor gara? Zergatik gaude hemen? Non jaio ginen, non hilko gara?
 
    Filmaren ordezkariek ordezkariek bertaratuekin hitz egingo dute proiekzioa amaitzen denean.
Zuzendariak: Pablo Iraburu, Pablo Tosco, Jorge Fernández Mayoral
Gidoia: Pablo Iraburu.
Argazkiak: Pablo Tosco, Jorge Fernández Mayoral (C)
Musika: Jordi Savall, Mikel Salas.
Interpreteak: Maamun Al-Wadi, Karim Rajab, Fatima Al-Hariri, Samar Al-Hariri, Gada Al-Ahmad, Ableh Al-Awodeh, Zaki Mohamed, Mousa Al-Amare.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa arabieraz, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 65 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 3a, osteguna, 20:00
Agustín / Desahuciando el miedo

Martxoaren 17a, osteguna, 20:00
Romerías penitenciales de Navarra

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información