Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Lander Camarero laburmetraiak

Otsailaren 18a, osteguna, 20:00etan.

Lander Camarero (Bilbo, 1981)
 
     What about Columbus (2010) film luzea egin duen arren, Lander Camarerok azken urte hauetan Estatu Batuetan, Iraken eta Euskadin fikziozko film labur batzuk grabatu ditu, dokumentalez jantzita. Guztiak batera proiektatuz gero, A Political Story, A Serious Comedy eta A Revenge Story lanek osatzen duten trilogia bitxiaren jarraipen nabarmena ikus daiteke.
A Political Story (Espainia, EEBB, 2013)
 
Zuzendaria: Lander Camarero
Gidoia: L. Camarero, Lauren G. Carroll, Diego King Head, Mikel Llamosas
Argazkiak: L. Camarero, Iñigo G. Quesada (C)
Interpreteak: Lauren G. Carroll, David French, Haya Fumm, Asif Khan.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa intelesez eta frantsesez eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 26 min.
 
   Lauren C. Carroll New York Film Instituteko zinema-ikaslearen karrera-amaierako proiektua. Urte bereko ikasleek ez bezala, Laurenek entretenimendu hutsa alde batera utzi et apolitikoki konprometituta dagoen lana egitea erabaki zuen.
 
A Serious Comedy (Irak, Espainia, Oman, EEBB, Arabiar Emirerri Batuak, 2014)
 
Zuzendaria: Lander Camarero
Gidoia: L. Camarero, Nizar Rawi, Mohammed Rohaima.
Argazkiak: L. Camarero (C)
Musika: Mikel Salas, Mustafa Zaer.
Interpreteak: Noor al Wadl, Faeq A. Ali, Mohammed Atta, Samar Qahtan, Nizar Rawi, Mohammed Rohaima, Oday Rossi.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa arabieraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 30 min.
 
   Proiektu hau zuzendari bilbotarraren eta Nizar Rawi Iraq Short Film Festivaleko zuzendariaren arteko adiskidetasunetik sortzen da. Bien arteko elkarrizketan, Nizarrek Irakeko zinematografiari buruz zuen kezka adierazi zion. "Duela 30 urte baino gehiago ez da komediarik grabatzen Iraken. Gehienak tragediak dira eta gerren alderdiak jorratzen dituzte ". Iraken bi hilabete egin ondoren, grabazioa Nafarroan jarraitu zuten, kanpoaldeko plano batzuk grabatzeko herrialdearen egoera ez baitzen oso ona.
 
A Revenge Story (Espainia, Austria, Oman, EEBB, 2015)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Lander Camarero
Argazkiak: Juantxo Sardón, Lander Camarero (C)
Musika: David Alonso Garzón.
Interpreteak: Lander Camarero, Nizar Rawi, Stephanie Fribourg, Aida Witt.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 30 min.
 
    Mark Figueroa aktibista eta blogger ezagunak, emakume baten traizioak minduta, mendekua prestatzen du: New Yorken bikotekideak engainatu duen emakume oro berarekin harremanak izatera gonbidatzen du.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 4a, osteguna, 20:00etan.
Sueñan los androides

Otsailaren 11, osteguna, 20:00
Mikel Zatarain Laburmetraiak

Otsailaren 25a, osteguna, 20:00
Maria Elorza laburmetraiak