Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Mikel Zatarain Laburmetraiak

Otsailaren 11, osteguna
20:00

Mikel Zatarain (Donostia, 1983)
 
Begirada Euskadiren orainaldian eta oraintsuko iraganean jarrita egiten du lan, ‘Errautsak’ pieza kolektiboko partaide moduan –hain zuzen ere, Zinebi Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia ekoitzi zuen, eta, horri esker, Euskadiko ikus-entzunezko artista gazteen talde heterogeneoak lankidetzan aritzeko aukera izan zuen-. Zuzendariaren lan osoa ikusi ahal izango dugu, lau film laburrek osatua. Azken urteetan oso gutxitan nahasten diren bi osagai konbinatzen ditu: salaketa soziopolitikoa egiteko borondatea eta ikusmen-identitate oso heldua. Horretarako, soinuaren erabilera bikaina egiten du, zinemak hainbat aldiz bazter batera uzten duen ikusmen-adierazpenaren gainean, paisaiaren gainean, alegia.
Lanbroa (2011)
 
Zuzendaria: Mikel Zatarain
Argazkiak: Beñat Maiz (C)
Musika: Mikel Laboa, J. A. Artze.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa euskaraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 5 min.
 
   Lanbroak behe-laino esan nahi du, dokumentu honen objektu nagusia hain zuzen. Gertaera ezegonkor eta ez-materiala. Pintura baten gaineko lausodura baten moduan, ezabatu eta irauten duena berriz osatzen du modu partzialean.
 
Aztarnak (Vestigios, 2012)
 
Zuzendaria: Mikel Zatarain
Argazkiak: Beñat Maiz (C)
Musika: Mikel Laboa, J. A. Artze.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa euskaraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 28 min.
 
Aztarnak lanean, irudiaren etika arakatzen da, alderdi intimoaren agerraldi publikoa. Historiako sasoirik gogorrenean, Alemaniko gizartea irudikatzen duen Berlingo familia baten argazki-albuma. XX. mendeko trauma. Nazionalsozialismoa eta horren distira euskal gizartean.
 
Branka (2013)
 
Zuzendaria: Mikel Zatarain
Argazkiak: Joan Apelo (C)
Musika: Mursego
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz eta euskaraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 27 min.
 
   Tristura malenkoniatsua nabaritzen da pantailan. Uharte bat laino azpian, gau hodeitsua, etxe batzuk itsas bazterrean, lanbro artean, argia motelduta eta bazterrak lauso. Brankak euskaraz ontziaren aurrealdea esan nahi du. Beraz, nabigazioan, posizio horrek begiratzea eta aurrera egitea esan nahi du.
 
The Dream Factory (2015)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Mikel Zatarain
Argazkiak: Ambrosio Etcheveste (C)
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 19 min.
 
    Bizitza ametsa dela esaten dute: ez da. Ez da ametsa bakarrik. Ametsa bizitzaren zati bat da. Zati iluna, eta horretan, aurpegiak eta izakiak elkarri haginka egiten diote eta borroka egiten dute piztien moduan, heriotzak harrapatu dituen Tebaseko erregeen moduan (Rainer María Rilke).

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 4a, osteguna, 20:00etan.
Sueñan los androides

Otsailaren 18a, osteguna, 20:00etan.
Lander Camarero laburmetraiak

Otsailaren 25a, osteguna, 20:00
Maria Elorza laburmetraiak