Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

The Last Voyage of Eva Jocelyn / AntiBasque film

Azaroaren 12a, osteguna, 20:00etan.

The Last Voyage of Eva Jocelyn
      2013ko azaroaren 8an, Yolanda tifoiak –nazioartean Haiyan bezala ezagutzen zenak– Filipinak suntsitu zituen, eta 6.000 lagunetik gora hil ziren; erabateko hondamena izan zen. Eva Jocelyn, 3.000 tonako zamaontzia, lurretik ehun metro azpira hondoa jota geratu zen, Tacloban hiriko 68. barrutian. Ibilbidean, dozena bat etxe suntsitu zituen itsasontziak, eta hainbat lagun hil ziren. Baina, handik denbora gutxira, bizitza berpiztu zen inguruan. Bizilagun askok itsasontziko dena lapurtu eta materialarekin etxeak berreraikitzen hasi ziren. Ontzia babestu eta itsasora eraman nahian, itsasontziaren nagusiak marinel batzuk itzularazi zituen. Horrela, Marvin eta Ranilo, jatorriko tripulazioko kideak, eta Wely, segurtasuneko zaindaria, barruan biziko dira, dike lehorrean hondoa jota. Eta denbora bertan igaroko dute zamaontzia atoian eramateko, hondotik ateratzeko edo desegiteko agindu berrien zain.
     Handik bederatzi hilabetera, Eva Jocelyn, marinelak eta Barangay 68ko bizilagunak elkartuta daude harreman sinbiotiko korapilatsuan. Arratsaldero, Marvinek itsasontzian oraindik badabilen makina bakarra abian jarriko du; hau da, motor lagungarria. Eta zilbor-hestea izango balitz bezala, itsasontzitik erortzen den kablearekin ehun bat etxe konektatuko dira sorgailu horretara.
 
AntiBasque Film
 
    Argik, Gernikako bonbardaketako biktima baten ondorengoak, haluzinazioa izango du Berlin ekialdeko hotel batean: gelan harri-euria jasango du, bonbardaketaren beraren alegoria, eta konorterik gabe geratuko da. Ametsaren barruan amets horretatik esnatzean, ez du bere burua ezagutuko, ez eta oroitzapenak gogoratuko. “Badakit zerbait izugarria gertatu dela, baina ez dakit zer” adierazten digu bere off ahotsak.
    AntiBasque Film Karlos Alastrueyren proiektu filmiko berriena da. Dokumental, zinema esperimental eta fikzioaren arteko formatu hibridoa egingo du.
   AntiBasque Film lanean egun zehaztugabe eta desitxuratua den memoria berreskuratu nahi da. Jorge Oteizaren hitzetan, “gure iraganaren inguruan oso gutxi jakitearen funtsezko arrazoia da hori aztertzeko prestatuta ez egotea".
The Last Voyage of Eva Jocelyn (Espainia, 2015).
 
Zuzendaritza eta gidoia: Daniel Burgui, Andrés Salaberri.
Soinuaren diseinua: Daniel Ciáurriz
Musika: Igor Sáez, Javier Fernández y Daniel Ciáurriz (Craftnote).
 
Hizkuntza: JB tagalog eta ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 22 min.
 
 

AntiBasque Film (Espainia, 2015)

 
Zuzendaritza: Karlos Alastruey.
Gidoia: Karlos Alastruey, Javier Alastruey
ARgazkia: Dario Missaghian, Iker Zaratiegui
Musika: Germán Ormaechea
Antzezleak: Abel Azcona, Lide Martínez-Abaigar, Javier Baigorri, Aintzane Alastruey, Lorea Otazu, Gorka Zubeldia, Lucía Nieto
 
Hizkuntza: JB gazteleraz.
Iraupena: 40 min.
 

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 30a, asteazkena, 20:00
Asier eta Biok

Urriaren 1a, osteguna, 20:00
180º Rumbo a la luz (Espainia, 2015)

Urriaren 8a, osteguna, 19:30
Las pelotaris (Espainia, 2015)

Urriaren 8a, osteguna, 21:00
Las pelotaris (Espainia, 2015)

Urriaren 22a, osteguna, 20:00
Aiertekin Xardokitzen Haurtzaroa Zaraitzun

Urriaren 22a, osteguna, 20:00etan.
IV Home Movie Day

Urriaren 29a, osteguna, 20:00
¡Gora vasco!

Azaroaren 19a, osteguna, 19:00
Cenizo / Converso

Azaroaren 19a, osteguna, 21:00
Cenizo / Converso

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información