Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Asier eta Biok

Irailaren 30a, asteazkena
20:00

Asier eta biok elkarrekin hazi ginen laurogeiko hamarkadako Iruñeko kale gatazkatsuetan. Ondoren, bide ezberdinei heldu genien: Asier bertan geratu zen konpromiso politiko argia zuten jarduerak egiten, eta ni Madrilera joan nintzen. Amets bat nuen: aktore izatea. Arte dramatikoko eskolan alde guztietako lagun mordoa egin nuen. Urteak igaro ziren, eta aktore izateko nuen ametsa errealitate bihurtu zen, pixkanaka-pixkanaka.
2002ko martxoan, Asier desagertu egin zen. ETAn sartu zen. Ondoren, Frantzian atxilotu eta espetxeratu zuten. Hurrengo zortzi urteetan espetxean egon zen. Denbora horretan guztian, Asierrez asko hitz egiten nien Madrilgo nire lagunei; hau da, gure adiskidetasuna zein berezia zen niretzat kontatzen nien. Baina, askotan, nik erantzunik aurkitzen ez nizkien galderak egiten zizkidaten: Nola ulertarazi ETAko militante batekin nuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi niri ere onartzea kostatzen zitzaidan erabakia hartzera zerk bultzatu zuen? 2010eko uztailean, Asier espetxetik atera zen, eta kamera bat hartu nuen pelikula bat egiteko asmoarekin, galdera horiei erantzutearren eta, bide batez, zergatik ez, jarrerak hurbiltzearren, baina nire plana ez zen nik espero bezain erraza izango…”. Aitor Merino.
 
Irizar Sariaren irabazlea Donostiako Zinemaldian.
 
Saioa Aitor Merino aktoreak eta zuzendariak aurkeztuko du eta, ondoren, harekin hitz egiteko aukera egongo da.
Asier eta Biok (Asier y yo, Espainia-Ekuador, 2014)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Aitor eta Amaia Merino.
Argazkia: Aitor Merino (K)
Muntaketa: Amaia Merino eta Ainhoa Andraka
Musika: Alex Alvear, Alicia Alemán.
Antzezleak: Aitor Merino, Asier Aranguren, Juan Diego Botto, Pilar Castro, Guillermo Toledo.
 
Hizkuntza: JB gazteleraz eta euskaraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 93 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 1a, osteguna, 20:00
180º Rumbo a la luz (Espainia, 2015)

Urriaren 8a, osteguna, 19:30
Las pelotaris (Espainia, 2015)

Urriaren 8a, osteguna, 21:00
Las pelotaris (Espainia, 2015)

Urriaren 22a, osteguna, 20:00
Aiertekin Xardokitzen Haurtzaroa Zaraitzun

Urriaren 22a, osteguna, 20:00etan.
IV Home Movie Day

Urriaren 29a, osteguna, 20:00
¡Gora vasco!

Azaroaren 12a, osteguna, 20:00etan.
The Last Voyage of Eva Jocelyn / AntiBasque film

Azaroaren 19a, osteguna, 19:00
Cenizo / Converso

Azaroaren 19a, osteguna, 21:00
Cenizo / Converso