Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Taharuki / Material

Azaroaren 20a, ostirala, 20:00etan.

Taharuki
 
     Kenyan, hauteskundeen ondorengo indarkeria-boladaren hasieran girotzen da (2007-2008) (milaka kenyar traumatizatuta, hilda edo etxerik gabe geratu ziren). Taharuki elkarren aurkako talde etnikoetako emakume eta gizon bati buruzko fikziozko kontakizuna da; taldeek askapen-mugimendu klandestinoan parte hartzen dute, eta ospetsu baten adin txikikoen trafikoa jakitera eman nahi dute. Bat-batean, zerbait gaizki atera da, eta erabaki zailak hartu beharko dituzte bizirik ateratzeko eta misioa osatzeko. Denbora agortzen ari da, haien bizitzak arriskuan daude, segundo bakoitza garrantzitsua da. Hartzen duten erabakiak haien historiaren norabidea alda dezake.
 
Fespaco 2013 (fikziozko film labur onenaren sari-proposamena).

 

Material
 
    Cassim musulman gazteak aitaren oihal-dendan egiten du lan Johannesburgon. Cassim-ek, ordea, bakarrizketen umorista izan nahi du, eta aitak hori ez du onartzen. Gau batean emanaldi bat egin ahal izango du lokal batean, eta horren berri inork ez jakiteko modua aurkitu behar du.
 
South African Film and Television Awards 2013 (pelikula onena, zuzendari onena, aktore onena, bigarren aktore onena eta soinu onena).
Taharuki (Suspense, Kenya-AEB, 2011)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Ekwa Msangi.
Produkzioa: Ekwapics (E-pic film productions)
Argazkia: Milton Kam (K).
Musika: Eric Wainaina.
Muntaketa: Eddie Perodin.
Antzezleak: Miriam Chemmoss, Gilbert Owuor, Chris Kamau, Kiara Chloe Dito McFadden, Kakuri Omari, Moses Tar, George Wilson, Lavern Rutivi.
 
Hizkuntza: JB kiswahili eta ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 12 min


 

Material (Hegoafrika, 2012)
 
Zuzendaritza: Craig Freimond.
Gidoia: Ronnie Apteker, Rosalind Butler, Craig Freimond, Riaad Moosa, Robbie Thorpe.
Produkzioa: Ronnie Apteker.
Ekoizleak: Steven Cohen, Epstein Ivan, Tendeka Matatu.
Argazkia: Trevor Calverley (K).
Soinua: President Kapa.
Musika: Elizabeth Rennie.  
Muntaketa: Megan Gill.
Antzezleak: Riad Moosa, Vincent Ebrahim, Joey Yusuf Rasdien.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 92 min.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 6a, ostirala, 20:00
Ayanda

Azaroaren 13a, ostirala, 20:00
Kwaku Ananse / Cold Harbour

Azaroaren 27a, ostirala, 20:00
Weakness / Nairobi Half Life

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información