Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Weakness / Nairobi Half Life

Azaroaren 27a, ostirala
20:00

Weakness
 
   Nicky osatzen ari den alkoholikoa da. Robbie anaia zaharrago agresiboari dirua zor badio ere, berriro dirua eskatu beharrean aurkitzen da Lola alaba nerabearen ikastetxeko kuota ordaintzeko. Bi anaiaren arteko lehia lehertzen denean, anaiak espero zuena baino gehiago lortuko du.
 
African Movie Academy Awards 2011 (sari-proposamena). Kalasha Awards 2010 (sari-proposamena).


 

Nairobi Half Life
 
    Kenyako landa-gune batean aktore izan nahi duen gaztea bizi da; gazteak arrakasta lortu nahi du hiri handian. Era horretan, Nairobira joango da, "aukeren hirira". Hirira iritsi eta berehala, dirua eta zeraman guztia lapurtuko diote, eta orduan bere kasa jakingo du hiriak zergatik duen “Nairobbery” ezizena. Zortea edo zorigaiztoko patua medio, tokiko gaizkile txikien giroan amaituko du; giro horretan, indarkeria eta lapurreta ohikoak dira. Nahiz eta aktore izateko ametsa izaten jarraitu, bi munduak banatzea eguneroko borroka bihurtuko da. 
Weakness (Debilidad, Kenya-Tanzania, 2009).
 
Zuzendaritza: Wanjiru Kairu.
Produkzioa: Ekwa Msangi.
Gidoia: Abdu Simba.
Argazkia: Willie Owusu (K).
Muntaketa: Ivar Makari.
Soinua: Paul Kist.
Antzezleak: Melvin Alusa, Maqbul Mohammed, Chichi
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 13 min.


 

Nairobi Half Life (Kenya-Alemania, 2012)
 
Zuzendaritza: David ‘Tosh’ Gitonga.
Gidoia: Serah Mwihaki, Charles ‘Potash’ Matathia, Samuel Munene.
Produkzioa: One Fine Days Films.
Ekoizleak: Sarika Hemi Lakhani, Tom Tykwer, Ginger Wilson, Marie Steinmann, Guy Wilson.
Argazkia: Christian Almesberger, Mohamed Zain.
Soinua: Bernhardt Joest.
Musika: Xaver Von Treyer.
Muntaketa: Mkaiwawi Mwakaba.
Antzezleak: Nancy Wanjiku Karanja, Olwenya Maina, Mugambi Nthiga, Joseph Wairimu.
 
Hizkuntza: JB swahili eta ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 96 min.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 6a, ostirala, 20:00
Ayanda

Azaroaren 13a, ostirala, 20:00
Kwaku Ananse / Cold Harbour

Azaroaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Taharuki / Material

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información