Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Sarasate

Ekainaren 29a, astelehena
20:00

   Sarasate, Serenata española bezala ere ezaguna, Espainiako Pablo Martín Melitón Sarasate y Navascués biolin-jotzaile eta konpositore ospetsuaren bizitzaren egokitzapen zinematografikoa da. Gidoiak Italiako Adelina Patti (Margarita Carosiok antzeztua) abeslariarekin izandako idilioa eta zenbait errezitaldi aurkezten dizkigu. Italian estreinatzerakoan, Dibaren protagonismoa lehenetsi zen, pelikularen publizitate-karteletan Angeli sulla terra edo Gli amori di Adelina Patti izenburuak agertzen baitziren (Angeles en la tierra/Los amores de Adelina Patti).
 
    Richard Buschek zuzendu zuen 1941. urtean, eta Alfredo Mayo izan zen protagonista. Iruñeko Pablo Sarasate musikariaren bizitzan oinarritutako fikziozko pelikula bakarra da. Halaber, ia bakarra da Filmotekan emango den kopia, bilduma partikular batekoa; beraz, aukera bikaina izango dugu filma ikusteko. Era horretan, 16mm-ko kopia ezagutzen den kopia oso bakarra da, eta, kontserbatzerakoan hutsune batzuk baditu ere, aparteko balioa duen dokumentua da. Filmotekak beste behin emango du (2011ko urrian programatu zen), orain berreskuratuko baitu Sarasate Live! ekitaldiak direla-eta. 
Espainia, 1941
 
 
Zuzendaritza eta gidoia: Richard Busch
Argazki-zuzendariak: Enzo Riccioni, Alfredo Fraile (ZetaB)
Musika: José Muñoz Molleda
Antzezleak: Alfredo Mayo, Margarita Carosio, Alberto Romea, Luchy Soto, Manuel Morán, José Nieto, José Mª Seoane, Mª Luisa Monero.
 
Hizkuntza: JB gazteleraz
Iraupena: 100 min.

Sarrera: 1 euro

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 11, osteguna, 20:00
Nafarroako Filmoteka

Ekainaren 18a, osteguna, 20:00etan.
Zinema eta dantza

Ekainaren 25a, osteguna, 20.00
Blue Lips

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información