Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Blue Lips

Ekainaren 25a, osteguna
20.00

     Blue Lips filmeko protagonistak nahasita utzi dituen mantra bat bezalakoa da ohikeria. Zurrumurru horren azpian, ahots bat entzuten dute, eta hori erabat ondo ez dagoela esaten die ahotsak. Haiek, ordea, ez diote aspalditik kasurik egiten marmar deseroso horri, eta garrantzi gehiago eman gabe bizitzen jarraitzen dute. Harrigarria badirudi ere, San Fermin zalapartatsuetan guztiek aurkituko dute hausnarketarako eta pizkunderako txokoa. Han honako hauek elkartuko dira: Oliver (Avi Rothman, AEB), etorkizuna aldatuko dion erabakia hartu behar duena;  Malena (Malena Sánchez, Argentina), mundura irekitzen hasi dena; Guido (Dudu Azevedo, Brasil), erakarpenaren muina; Vittorio (Simone Càstano, Italia), familian izandako tragedia gainditzeko gai ez dena; Sagrario (Mariana Cordero, Espainia), iraganak harrapatua; eta Kalani (Keona Cross, AEB), askatasunaren eta esperientzia berrien bila dabilena. 
    Blue lips pelikulan, munduko leku ezberdinetako sei pertsonaien historia kontatzen da. Arrazoi ezberdinak medio, guztiak San Ferminetara joan eta han elkartuko dira. Horietako bakoitza zuzendari ezberdin batek zuzendu zuen, eta Iruñean beste batekin batera zuzendu zituen pertsonaiak elkartzen diren eszenak.
 Saioa osatzeko, making off (nola egin zen) emango da, eta eszena ezezagunak ikus ahal izango dira.
Espainia, 2014
 
 
Zuzendaritza: Daniela De Carlo, Julieta Lima, Gustavo Lipsztein, Antonello Novellino, Nacho Ruipérez, Ricardo Nobuo Shima
Ekoizpena: Cronopia Films, Fosca Films
Gidoia: Amaya Muruzábal eta Daniel Mediavilla.
Argazkia: Robert C. Webb (K)
Musika: She’ Sophi
Antzezleak: Dudú Azevedo, Simone Càstano,  Mariana Cordero, Keona Cross, Avi Rothman, Malena Sánchez
 
Hizkuntza: JB gazteleraz
Iraupena: 120 min. (making off barne)

Sarrera: 1 euro

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 11, osteguna, 20:00
Nafarroako Filmoteka

Ekainaren 18a, osteguna, 20:00etan.
Zinema eta dantza

Ekainaren 29a, astelehena, 20:00
Sarasate

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información