Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Los muertos no perdonan

Otsailaren 26a, osteguna
20:00

    Zentzumenez kanpoko ahalmenak dituen gazte batek bere aitaren heriotzaren irudipena jasaten du. Inork sinisten ez badio ere, haren ustez, aita hil egin zuten. Hori dela-eta, ikerketa bat egitea erabakiko du, eta, azkenean, misterioz betetako leku batera iritsi eta bizitzaren eta heriotzaren atarian beldurrezko uneak biziko ditu, espero ez duen amaierara heltzen den arte.
    Argumentuan erreferentzia gisa hartu ziren Duke Unibertsitateko (AEB) Aldous Huxley eta Rhine doktorearen esperimentuak, “Zener” kartetan babestuta. Karta horiek marrazki bereziak dituzte, parapsikologiako eta zentzumenez kanpoko pertzepzioetan erabiltzen diren piktogramak. Film honetako protagonista gazteak hori duela uste du, eta, haren ustez, hilketa dena eta poliziarentzat istripua dena konpondu beharrean aurkitzen da. Mutilaz fidatzen den katedratikoak Erdi Aroko superstizioak gehituko dizkio misterioaren ebazpenari.
    Ziklo beltzetik eta polizia-ziklotik dagoeneko urrunduta, Coll-Huici tandemak, garai horretatik aurrera, beste gai "fantastikoagoak" hautatu zituen.  
Espainia, 1963
 
Zuzendaritza: Julio Coll
Gidoia: Julio Coll, José Germán Huici.
Argazkia: Manuel Rojas (ByN)
Musika: José Solá
Antzezleak: Javier Escrivá, Luis Prendes, May Heatherly, Antonio Casas, Francisco Morán, Iran Eory, Alberto Dalbes, Antonio Molino Rojo.
 
Hizkuntza: JB gazteleraz
Iraupena: 84 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 5a, osteguna, 20:00
Un vaso de whisky

Otsailaren 12a, osteguna, 20:00
Los cuervos

Otsailaren 19a, osteguna, 20:00
La cuarta ventana