Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Un vaso de whisky

Otsailaren 5a, osteguna
20:00

    Víctor mutil dotorea da, eszeptikoa eta bizitzaren plazerrak gustatzen zaizkiona. Ez du lanbiderik ez bestelako egitekorik, eta emakumeen kontura bizi da, haren portaerak dramak eta desengainuak, mina eta etsipena sortzen dituela konturatu gabe.
    Sinopsi orokor horren azpian, zinema beltzeko edo polizia-zinemako postulatuekin lotzen den melodrama aurkitzen da. Genero horrek grina berezia izan zuen Bartzelonan, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera eta hirurogeiko hamarkadaren hasieran. Hain zuzen ere, Tuterako José Germán Huici orduan aritu zen zinemarako lan egiten.
    Un vaso de whisky lanean, zinema beltzaren giroa sortzen da, polizia aldekoa baino gehiago. Historia gauez gertatzen da, kabaretetan, eta, zeharka, boxeo-mundua ere ukitzen du, zerbait ohikoa lan-mota horietan. Hiriak pertsonaiak estutu ez ezik, okerrago ere egiten ditu, eta nolabaiteko kontrastea sortzen da naturarekin, horrekiko zenbait erreferentzia ere agertzen baitira.  
Espainia, 1958
 
Zuzendaritza: Julio Coll
Gidoia: Julio Coll, José Germán Huici.
Argazkia: Salvador Torres Garriga (ByN)
Musika: Xavier Montsalvage, José Solá
Antzezleak: Arturo Fernández, Susana Podestà, Marta Flores, Carlos Larrañaga, Carlos Mendy, Armando Moreno, Milo Quesada, George Rigaud, Yelena Samarina.
 
Hizkuntza: JB gazteleraz
Iraupena: 88 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 12a, osteguna, 20:00
Los cuervos

Otsailaren 19a, osteguna, 20:00
La cuarta ventana

Otsailaren 26a, osteguna, 20:00
Los muertos no perdonan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información