Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Lazos de guerra (Taegukgi Hwinalrimyeo)

Martxoaren 21a, ostirala, 20:00etan.

Jin-tae zapatariak urteak daramatza jo eta su lanean, atsedenik hartu gabe, bere anaia gazteenak, Jin-seokek, unibertsitatera joateko aukera izan dezan. Bere itxaropen eta amets guztiak, ordea, hutsaldu egingo dira: bi anaiak armadan sartzera behartuko dituzte, beren borondatez kontra. Etxea eta familia urrun dituela, Jin-taek Jin-sok babesteko hitza emango du, baina gerrak zalantzan jarriko ditu beren fedea, maitasuna eta konfiantza.
 
Koreako gerran (1950-1953) girotua dago eta, ikuspegi historikotik, gatazkaren deskribapen nahiko osoa egiten du. Borroka-eszena ikusgarriak dauzka, mendebaldeko erako teknika fin batekin eginak, baina gidoian estilo asiarra nabarmena da. Zineman 2004an estreinatu zuten eta, ikusle aldetik, arrakasta handia izan zuen.
 
Filmak pelikula onenaren eta zuzendari onenaren sariak jaso zituen 2005eko Asia-Pazifikoa Zinema Jaialdian.
Hego Korea, 2004
 
Zuzendaritza: Kang Je-Gyu.
Gidoia: Kang Je-Gyu, Ji-Hoon Han, Sang-Don Kim.
Ekoizpena: Showbox Entertainment, KD Media, KTB Network, OCN, SBS, Prime Venture.
Musika: Dong-Jun Lee.
Argazkia: Kyung-Pyo Hong (C).
Antzezleak: Dong-Gun Jang, Bin Won, Eun-Ju Lee, Kil-Kang Ahn, Jin Jung, Jae-Hyeong Jeon, Min-Ho Jang, Yun-Hie Jo, Min-Sik Choi.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 140 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 7a, ostirala, 20:00etan.
La puerta de la vuelta (Saenghwalui balgyeon)

Martxoaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Old Boy (Oldeuboi)