Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La puerta de la vuelta (Saenghwalui balgyeon)

Martxoaren 7a, ostirala, 20:00etan.

La puerta de la vuelta (Saenghwalui balgyeon)

Kyung-soo aktorea etsita dago. Azkeneko pelikula ustel atera da eta zuzendariak aktoreari leporatzen dio erru guztia. Orduan, aspaldiko ikaskide batek dei egiten dio. Laguna mozkor-mozkor eginda dago eta Chuncheonera, haren jaioterrira, bisitan joateko gonbit egiteaz gain, esaten dio bere zinema-lanaren miresle bat daukala ondoan, Myungsook dantzari ederra. Azkenean, Seuletik alde egin eta gaztetako laguna ikustera joatea erabakitzen du.
 
Zuzendariak obra zazpi pasartetan zatitzea erabaki du, eta baliabide formal hori da, azken batean, filmaren giltza. Intrigaz beteriko amodio-istorio moderno bat da.
 
Filmak zuzendari onenaren saria jaso zuen Asia-Pazifikoa Zinema Jaialdian.
Hego Korea, 2002
 
Zuzendaritza eta gidoia: Hong Sang-soo.
Ekoizpena: Cinema Service, Miracin Korea Film Company, Unikorea Pictures.
Musika: II Won.
Argazkia: Yeong-taek Choi (C).
Antzezleak: Sang Mi Chu, Ji-won Ye, Hak-sun Kim, Sang-kyung Kim.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 115 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Old Boy (Oldeuboi)

Martxoaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Lazos de guerra (Taegukgi Hwinalrimyeo)