Víctor Frankenstein doktoreak bezala, Bill Morrison errealizadore esperimentalak jadanik existitzen diren materialak elkartzen ditu bizirik dagoen eta arnasten duen zerbait sortzeko. Gorpuzkiekin egindako izakiaren ordez, Morrisonek nitratozko pelikula zaharretako irudiak erabiliz pelikula bat sortu du. Pelikulari argia eman ordez, Dave Douglas jazz musikari ezagunak egindako soinu banda miresgarriaz baliatzen da. Spark of Being, hortaz, Mary Shelleyren kontaketaren egokitzapen ikaragarria da, bertan elkartzen baitira artxiboko zinema, heriotzarekiko lilura, zinema esperimentalaren tradizioa eta kontaketa klasikoa.