Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El honor de las injurias

Irailaren 22a, osteguna, 20:00etan.

Laburpena

El honor de las injurias obsesio baten testigantza da, Felipe Emilio Sandoval (1886–1939), Doctor Muñiz ezizenez, gaiztagin anarkista zaharraren bilaketa grinatsuarena, hain zuzen ere. Madrilgo aldirietan jaio zen eta igeltseroa izan zen lanbidez, eta haren bizitza fedeari lotuta egon zen amets askatzaile batean: gizarte iraultza. Lehenengo lapur famatu eta ekintza gizon bihurtu zen, eta, ondoren, Gerra Zibilean, hiltzaile errukigabe.  Kontalariak haren arrasto beltza ikertu eta jarraitzeko egiten duen ahaleginak gaur egun artxibategi eta erregistroetan barreiatuta dauden bere memoriako zati ugariak berreskuratzera bultzatzen du. Material horren eta antzinako pelikula eta argazki sorta baten bidez, haren bizitzako norabidea berreraiki eta Felipe Sandoval benetan nor izan zen galderari erantzuten saiatzen da. Eginkizun hori ibilbide beldurgarri bezain zoragarria da. Duela gutxiko gure iraganaren txokorik mingarrienetako baterako begirada pertsonala da, malenkoniaduna.
Espainia, 2007 
  
Zuzendaritza, gidoia: Carlos García-Alix
Ekoizle betearazlea: Koen Suidgeest
Ekoizlea: Guillermo Salafranca
Muntaia: Juan Luis de No, Marcos Flórez
Soinua: Daniel Goldstein
Músika: Alvaro de Cárdenas
Argazkia: José Luis Sánz Peñalba
 
Iraupena: 87’
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, erdara
Sarrera: 3 €.
Filmoteka 10 emanaldirako abonoa: 20 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 8a, osteguna, 20:00etan.
Alamar

Irailaren 15a, osteguna, 20:00etan.
Independencia

Irailaren 29a, osteguna, 20:00etan.
Spark of Being