Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Palabras Mágicas (para romper un encantamiento)

Urtarrilaren 17a, osteguna, 20:00etan.

“Hemen, Managuako lakuan, Sandinoren errautsak disolbatuta daude. Edukiak edukiontzia aldatuko ote du? Xolotlán lakua bere espirituak hartu du, Sandinorenak. Hori egia bada, orduan laku hori Managua osoa ere bada, hiriaren hustubidea izanik, horra iritsi baitira gu guztion hondakinak. Ni laku hau bezalakoa naiz, —Nikaraguaren antzera— ez da beti ur berria daraman ibaia, baizik eta gorde eta pilatu egiten du. Haurren irudimenetik abiatzen da, heriotza erromantikoa eta heroikoa denean; gero, maitasun sakon eta ederrenarekin hazten da; ondoren, galeraren mina jasango du, traiziotik igarota; eta, azkenean, hutsera iritsiko da".
 
Palabras Mágicas (para romper un encantamiento) Mercedes Moncada dokumentalgileak Nikaraguako Iraultzaren inguruan duen ikuspegi emozionala da. Lehen pertsonan, pelikulan zinegilearen oroitzapenak kontatzen dira, haurtzarotik, iraultza lehertu zenetik, Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren "galera eta traiziora" arte, eraikitako printzipio politikoetara.
Mexiko-Guatemala-Nikaragua, 2012
 
Zuzendaritza: Mercedes Moncada Rodríguez
Gidoia: Mercedes Moncada Rodríguez
Ekoizpena: Jorge Sánchez Sosa
Argazkia: Carlos F. Rossini, Leoncio Villarías
Musika: Leoncio Lara Bon
Muntaketa: Mercedes Cantero
 
Hizkuntza: gazteleraz.
Iraupena: 86 min.

SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 10a, osteguna, 20:00etan.
Photographic Memory

Urtarrilaren 24a, osteguna, 20:00etan.
Papirosen

Urtarrilaren 31, osteguna, 20:00etan.
A nossa forma de vida