Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Photographic Memory

Urtarrilaren 10a, osteguna, 20:00etan.

Adrianek, Ross McElwee-ren semeak, aitarekin ibilaldiak, jolasak eta berriketaldiak egiten zituen haurtxo maitagarria izateari utzi zion duela denbora asko. Orain, ia denbora osoa gelan sartuta egoten da, kanpoko munduarekin konektatuta hainbat gailu elektronikoren bidez, proiektuak erdizka utzita edo gehienez ere eskia praktikatzen (eta filmatzen: geneak zorrotzak izan daitezke). McElwee aita McElwee semearekin kezkatuta dago, baina modu konbentzionalean bideratu ordez, ondo ikertutako bidea eta zinematografikoki harrapatzeko modukoa hautatuko du; alegia, Frantziako Bretainiara bidaia egitea, Adrianek orain duen adin inguruan, denboraldi batez lanean aritu baitzen ezkontzetako argazkilari baten laguntzaile gisa. Harekin batera eramango ditu grabaketak, oharren koadernoak, argazkiak eta batez ere oroitzapenak. Eta bilaketa antzuak eta desengainu txikiak biltzen dituen heinean, Photographic Memory lana izenburuaren izaera eztiro ironikoa erakusten joango da, denbora, memoria (eta hori finkatzeko erabiltzen ditugun materialak), gurasoak eta seme-alabak, zinea eta argazkigintzaren inguruan hausnarketa zorrotza, ia proustianoa, egitearekin batera.
Ameriketako Estatu Batuak-Frantzia, 2011

Zuzendaritza: Ross McElwee
Gidoia: Ross McElwee, Marie Emmanuelle Hartness
Ekoizpena: Marie Emmanuelle Hartness
Argazkia: Ross McElwee
Musika: Charles Mingus, DJ Flack, Dane Walker
Muntaketa: Sabrina Zanella-Foresi
Antzezleak: Adrian McElwee

Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 84 min.

SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 17a, osteguna, 20:00etan.
Palabras Mágicas (para romper un encantamiento)

Urtarrilaren 24a, osteguna, 20:00etan.
Papirosen

Urtarrilaren 31, osteguna, 20:00etan.
A nossa forma de vida