Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Castillo de naipes

Urtarrilaren 31, ostirala
20:00 O.

Istorio hau hasiko da Luis Guzmán, arkitekto argentinarra, Portugalera ur-hegazkin batean iristen denean. Autoz Sevillara joango da eta Rocioko erromeriara joaten zen gurdi batekin talka egingo du. Ondorioz, buruan zaurituko da. Carmenek, gurdian zegoen emakume bat, Piedras Albaseko gaztelura eramango du. Esnatzean, Luisek etxetzarra berea dela aldarrikatuko du, oinordetzan utzi ziotelako. Carmenek eta bere amonak, baita etxeko maiordomoak ere, uste dute istripuak erotuta utzi duela. Baina notarioa eta familiako abokatu iristean, gizonaren hitzak berretsiko dituzte: aitonak, joko-zorrak zirela eta, gaztelua saldu zuen eta hogeita hamar urte igaro ostean, Luisen eskuetara pasa behar da. Luisek gaztelua zaharberritu nahi du eta hotel moderno batean bihurtu. Horrek, familiaren haserrea areagotuko du.
 
     Bere protagonisten bidez, komedia arin honek bizitzaren bi ikuspegi kontrajartzen ditu: kontserbadorea eta tradizioak maite duena eta berritzailea eta erabilgarria. Sorpresa askorik gabe, lehena gailenduko da, frankismo garaian oso gustukoa zen erretorikari jarraituz, nazioaren eta tradizioaren balioak goraipatzen zituena atzerritaren gaiztakerien aurrean. Edo ekoizpen-etxeak nahi zuen bezala “arraza hispaniarraren balio mugiezinak eta eternalak goraipatzea kontinente berriaren zapalkuntza ultramodernistaren aurrean”.

 Saio hau Nafarroako Filmotekak egindako Colección de Libros de Cine lanaren lehenengo alearen aurkezpenaren harira estreinatuko da, Camino Garrigó aktore iruindarrari eskainita dagoena. Liburu-bilduma horren helburu nagusia zineman lan egin duten baina monografia edo ikerketa literarioen protagonista izan ez diren nafar artisten lana aitortzea da. 
Castillo de naipes (Espainia, 1943)
 
Zuzendaritza: Jerónimo Mihura
Gidoia: 
Antonio de Obregón, Jerónimo Mihura, Miguel Mihura
Argazkigintz: 
Michel Kelber (Zuri beltzean)
Musika: 
Juan Quintero
Aktoreak: Blanca 
de Silos, Raúl Cancio, Manolo Morán, Camino Garrigó, Joaquín Roa, José Alburquerque, José Portes
 
Iraupen: 92 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 9a, osteguna, 20:00 O.
Supervivo eta Cuerdas

Urtarrilaren 23a, osteguna, 20:00 O.
Herri kirolak eta Izaro

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información