Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Supervivo eta Cuerdas

Urtarrilaren 9a, osteguna
20:00 O.

Supervivo 
 
   Nora Esparza, Mª Cruz Garde, Pedro Korres eta Tere Sáez –bularreko minbizia gainditu duten lau pertsona- dira Supervivo bideoklip honetako protagonistak. Bertan, bere bidaia emozionalari eta “bizitza ospatzeko” euren moduari buruz hitz egiten dute, itxaropen mezu bat bidaliz: “beti dago beste aukera bat” oinez jarraitzeko. Abestia, Kai Etxanizek konposatutakoa, Volkswageneko hainbat lankidek izandako ideiatik sortu zen, eta Helena Bengoetxearen laguntza izan zuten bideoklipa egiteko eta FerminMusic-arena ediziorako eta CDa zabaltzeko. Salmentatik jasotako dirua Saray elkarteari eman zitzaion.
 
     Elkarteko laguntzaileez eta Volkswageneko langileez gain, bideoan beste hainbat pertsonek lagundu zuten: El Drogas, Silvia Guillén, Chuchín Ibáñez, La Chula Potra, edo Kepa Junkera musikariak, Patxi Puñal futbolaria, idazleak, kazetariak, talde sozialetako kideak eta baita Osasunbideako onkologia saileko lankideak ere, gaixotasuna duten gaixoak zaintzen dituztenak.
 
 “Supervivo” abestiaren bideoklipa, Kai Etxanizek 2013an egina, Saray Elkarteko (Asociación Navarra de cáncer de Mama / Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea) SUPERVIVO proiektuaren barruan.
 
***
 
Cuerdas 

Victoriak hiru mila metroko altueran erdituko du. Soka batzuei heltzen die. Churcampan, Perun, heriotza-tasa murriztu da osasun medikoaren hobekuntzari eta erditze bertikalaren berreskurapenari esker.

Supervivo (Espainia, 2013)
 
Zuzendaritza: Helena Bengoetxea Guelbentzu
Jatorrizko ideia: Javier Alfaro (Jimmy), Jorge Sola eta Maite Pérez
Ekoizpena: Manuela Gutiérrez eta Javier Alfaro (Jimmy)
Argazkigintza: Rubén Marcilla López de Dicastillo
Jatorrizko abestia © “Supervivo”, narrazioa, musika eta hitzak: Etxaniz
Zuzendaritza laguntzaileak: Etxaniz, Juan Felipe eta Elena Antúnez
Aireko irudiak: ATM Imágenes Aéreas (Alberto Torres eta Enrique Urdánoz)
Argazki finkoa: Irene Antúnez eta Arantxa Maquirriain
Iraupena: 9 minutos
 
***
 
Cuerdas (Espainia, 2018)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Marga Gutiérrez
Enpresa ekoizlea: Tripulante Produce
Ekoizpena: Eymard Uberetagoena Oyarzabal, Laura Martínez Salinas
Argazkigintza: Eymard Uberetagoena, Iñaki Alforja
Edizioa: Natxo Leuza, Laura Mtz. Salinas
Soinua: Aitor Ortiz
Musika: Pedro Marrodán, Harkaitz Martinez de San Vicente
 

Iraupena: 30 minutos
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa kitxuaz eta gazteleraz gaztelerazko azpitituluekin. 

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 23a, osteguna, 20:00 O.
Herri kirolak eta Izaro

Urtarrilaren 31, ostirala, 20:00 O.
Castillo de naipes

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información