Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La historia de un charro navarro

Apirilaren 4a, osteguna
20.00 O.

   Chuchín Ibañéz interpreteari buruzko dokumentalaren proiekzioaren ostean, mahainguru musikala egongo da artistarekin, bi edo hiru kanta abestuko dituena Juan Antonio Martínez Mañas Faltzesko maisuarekin batera. Lehenengoa Marian Cizaurreren La magia del mariachi olerkiaren errezitaldiarekin hasiko da, José Alfredo Jiménezen La misma abestiarekin lotuko dena. Ondoren, Chuchínek bere musikaren eraginen inguruan hitz egingo digu eta berak aukeratutako kantaren bat interpretatuko du.
   Musikari nafarrak berak idatzitako Música Mexicana diptikoa oparituko die bertaratzen direnei.
 
   Chuchín Ibáñez (Miranda de Arga, 1967ko martxoaren 30a) abeslari nafarra arrantxo-musikaren erreferentzia da. Bitan banatutako karrera luzea eta zabala du bere gain. Lehenengoa Duo Gala Junior taldearekin egin zuen, bira nazionaletan zein nazioartekoetan ibili zena, 1979tik 1983ra arte. Aldi horretan beste artistekin batera egindako estudioko 3 disko eta 2 bilduma egin zituen. Garai horretan ere Superventas delakoaren Urrezko Disko lortzen lehenengo artista nafarra izan zen (1981).
 Eszenatokietatik urrundu eta beste alor batzuk jorratu zituen, futbola esaterako. Baina 1999an bere bigarren aldiari ekin zion, jada Cuchín Ibáñez gisa eta orain arte hala jarraitu du. Musika talde ezberdinen laguntza izan du, esaterako Los Chihuahua, Mariachi Azteca, Jalisko Band Taldea, Mariachi Ciudad de México edo orain berarekin dagoen musika bandarena, Los Charros. Bigarren etapa horretan, 14 disko grabatu ditu osotara, bira nazionalak egin ditu eta alde batera utzi ditu beste lanak musikan bete-betean aritu ahal izateko. Bere generoan erreferentziazko abeslari bilakatu da. 2019an 20 urte beteko ditu Chuchín gisa eta bere disko berriarekin ospatuko du, estilo eta genero ezberdinak uztartzen dituena.
¡¡¡SALUD COMPADRES, AHI NOS VEMOS Y QUE SIGA LA PARRANDA !!!!
Espainia, 2014
 
Zuzendaritza: Xabi Ansó, Chuchín Ibáñez
Gidoia: Chuchín Ibáñez
Argazkigintza: Xabi Ansó, Felipe Ibáñez (Kolorea)
Musika: Chuchín Ibáñez
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 49 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 8a, astelehena, 20:00 O.
Nafarroako Etnografia eszenan.

Apirilaren 11, osteguna, 20.00 O.
Al paso de los sesenta

Apirilaren 26a, ostirala, 20:00 O.
Experientia. Espacios para ser sonados.